Ekainaren 8an hurbildu zaitez Zurriolara
Lehenik eta behin, neure burua aurkeztuko dut. Sei hilabete daramatzat Donostian, eta berehala konturatu nintzen ozeanoa hain gertu izateak gure bizimodua eraldatzen duela. Iruditzen zait hiria talaia gisa eraiki zela, bertako biztanleek beti ozeanoaren ikuspegia izan dezaten. Batez ere Ulia menditik ibiltzea eta kaioak prismatikoz begiratzea gustatzen zait. Pena hartu nuen itsas hegaztien %90ek urdailean plastikoa dutela jakitean.
Lehen aipatu dudan bezala, Donostiako Udalarekin batera hainbat ekintza antolatzen ari gara. Lehen zabor bilketa martxoaren 26an egin zen Kontxako hondartzan.Guztira 1.740 hondakin bildu ziren.
Ekintzak hainbat helburu betetzen ditu, hala nola ingurumen-inpaktua murriztearen aldeko kanpaina bat abian jartzea, turismo arduratsu baten sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, sektore turistikoaren koordinazioa,elkartasun ekintzak eta kanpainak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.
Iaz Ocean Initiatives nazioarteko boluntario programak 63.300 pertsona baino gehiago bildu zituen Europan zehar itsas zabor bilketan parte hartzen!
Jarduera hau galdu ezin duzun aukera bat da, nik bezala itsas zaborren problematika ulertu eta fenomeno hori ezagutzen lagundu nahi baduzu. Asmoa da, hondartzetan edo ibaietan jasotzen ditugun kutsadurari buruzko datuekin, Europa mailan jarraipena egitea, ingurumenaren Europako agentziaren bidez, arazoaren iturria eskala luzean identifikatzea eta ozeanoa babestearekin lotutako politiketan eragitea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi voluntariado@surfrider.euhelbidera edo bidali WhatsApp bat: +34688684618
