Zer egin
Itsaso eta mendi artean
Nahikoa da asteburu bakar bat Donostiarekin maitemintzeko. Gure hiriak badu zer eskaini ugari, baina leku batzuk nahitaez bisitatu beharrekoak dira Kantauriko Perlara etortzean:

Kontxako hondartza
Hondartzetan bikainena. Kilometro eta erdi baino gehiago da luzean, eta makina bat aintzatespen eskuratu ditu nazioartean, bere dotorezia eta inguruneagatik.

Parte Zaharra
Erdialdea eta Parte Zaharra dira Donostiako gunerik sutsu eta autentikoenetako bi. Kale estuak, pintxo tabernak, jatetxeak eta hiriko azokarik zaharrena.

Haizearen Orrazia
Eduardo Chillida donostiar eskultore internazionalenak altzairuzko hiru eskultura sortu zituen, hiria amaitzen eta itsasoa hasten den tokian instalatzeko.

Cristina Enea parkea
Hiriko parkerik handiena eta basotsuena da. 2007an berritu zuten, eta Mandasko dukearen garai bateko jauregia dago barruan.

Realaren estadioa
Lehen mailako futbol partidak hartzeaz gainera, askotariko ekitaldi internazionalak egin daitezke diziplina anitzeko estadio horretan.

Igeldo mendia eta funikularra
Funikularra hartuta, Igeldo dorrea buru duen mendira irits zaitezke. Ikuspegi harrigarria, eta Kontxako hondartzaren gaineko bistarik bikainena.

Urgull mendia
Urgull mendia garai batean agertoki beliko izana da: bideak, gotorlekuak eta begiratokiak topatuko dituzu. Posta txarteletako agertokiak guztiak ere.

Zurriola, surflarien hondartza
Surfa gustatzen bazaizu, horixe da zure hondartza. Profil gaztea eta dinamikoa dira nagusi inguruan, eta kirol jarduera eta kontzertu ugari egiten dira.

Urumea ibaia eta haren gaineko zubiak
Itsasoak bustitako hiria izateaz gain, Donostiak badu ibai integratu eder bat ere, hiri osoa zeharkatzen duena: Urumea, hain zuzen.

Aieteko parkea eta jauregia
Donostiako birika berde garrantzitsuenetako bat. Goiko aldean, jauregi polit bat dago, inspirazio neoklasikoa duena.

Ondarretako hondartza
Familia giroko hondartza. Badu haurrentzako parke bat ere hondarretan bertan. Era berean, kanoak alokatu ditzakezu, edo futbolean edo paletan jokatu.

Eremu erromantikoa
Parte Zaharraren hegoaldean, XIX. mendearen amaierako eraikin eder ugari daude. Nabarmentzekoak dira, orobat, eremu horretako eskaintza komertziala eta aisialdirako aukerak.

Portua eta Pasealeku Berria
Pasealeku Berriak Urgull mendia inguratzen du, hasi portutik eta Kursaal ospetsuraino. Hiriko ibiltoki polit eta lasaienetako bat da.

Santa Klara uhartea eta Hondalea
Kontxako hondartzaren parean dago uhartetxo hori, badiara begira dauden pertsona guztiek ikusteko moduan, eta itsasontziz irits zaitezke bertara.
Aprobetxatu bisita ahalik eta ondoen
Naturaz, arkitekturaz eta historiaz betetako ibilbide bat proposatzen dizugu, batere kezkarik gabe igaro dezazun asteburu bat Donostia aldean. Probatu gure pintxo tipikoak, eta itzuli etxera donostiar peto-petoa bazina bezala!
Mundu zabalean ezaguna den hiriburu gastronomikoa
18 Michelin izarri esker, ederki frogaturik dago gure sukaldariek munduko gastronomiaren abangoardian jarri dutela euskal sukaldaritza klasikoa. Gure pintxo ospetsuak tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka perfektua dira, eta edozein urte sasoitan dasta ditzakezu.
Encuentra la inspiración
Diseinatu zeure esperientzia
Hemen erreserba ditzakezu Donostian gehien interesatzen zaizkizun jarduera turistikoetarako eta emanaldietarako sarrerak. Zure gustu eta motibazioen neurrira, eta bisita baino 48 ordu lehenagora arte ezeztatzeko askatasunarekin.
Antzoki, liburutegi eta museoez aparte, lehen mailako nazioarteko ekitaldi eta ikuskizunak izaten dira Donostian
Próximos eventos
Mundu zabalera irekitako hiria
Ezagutu Donostiako altxor eta txoko ezkutu guzti-guztiak. Gure ondare kultural eta arkitektonikoa mende luzeetako historiaren emaitza da, eta zeu ere izan zaitezke haren parte.