Irailaren 19tik 27ra urteko ekitaldirik kosmopolitena itzuliko da
Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko: Zinemaldian, besteak beste Canneseko Zinemaldiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetako batean, alegia!…Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina!
Zinemaldiko 73. edizioko kartela
73 edizioa
Aurten, Marisa Paredes aktorea izango da kartel ofizialaern protagonista, Horrez gain, Zinemaldiak Esther Garcia omenduko du, Donostia Saria emango baitiote. 73. edizioa sorpresaz eta emozioz beteta espero da.
Irailero bezala, Donostiak beso zabalik hartuko ditu nazioarteko panorama zinematografikotik datozen hainbat gonbidatu: aktoreak, zuzendariak, gidoilariak, kazetariak… Hauek gure hiriaz gozatuko dute donostiarren eta munduko bazter guztietatik datozen zinemazaleen artean nahastuz.
Irailero bezala, Donostiak beso zabalik hartuko ditu nazioarteko panorama zinematografikotik datozen hainbat gonbidatu: aktoreak, zuzendariak, gidoilariak, kazetariak… Hauek gure hiriaz gozatuko dute donostiarren eta munduko bazter guztietatik datozen zinemazaleen artean nahastuz.
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Izarren glamourraz haratago, Zinemaldia beti nabarmenduko da bere kalitate zinematografiko eta askotariko programazioagatik. Aurten 200 film inguru aukeratu dira sei sail lehiakorretan (Sail Ofiziala, New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak eta Nest) eta zazpi ez lehiakorretan (Culinary Zinema, Made in Spain, Zinemira, Belodromoa, Haurrentzako Zinema, Atzera begirakoa eta Klasikoak).
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioan Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko direnen artean Claire Denisen, Dolores Fonziren, Edward Bergeren, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren, Alauda Ruiz de Azuaren edo Alberto Rodríguezen filmak daude.
Zinemaldiak eskaintzen dituen pelikulekin disfrutatzeaz gain Donostiaz ere gozatu nahi baduzu hurbildu turismo bulegora eta jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu:
Donostian egin daitezkeen planik onenak gure ikuspegitik kontatu nahi dizkizugu, hemen bizi garen donostiarron ikuspegitik, hiriaren onenaz ahalik eta gehien goza dezazuen nahi dugu…
…eta Donostia guk bizi dugun bezalaxe bizitzea.
…eta Donostia guk bizi dugun bezalaxe bizitzea.