Zatoz Turismo Bulegora eta Donostiako gabonen inguruan jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu
Donostian egin daitezkeen planik onenak gure ikuspegitik kontatu nahi dizkizugu, hemen bizi garen donostiarron ikuspegitik, Gabon hauetan ere, Donostiak eskaintzen duen onenaz ahalik eta gehien goza dezazuen nahi dugu…eta gure ohiturak guk bizi ditugun bezalaxe bizitzea.
Une hori iristen den bitartean, apuntatu ematen dizkizugun ideia hauek:
Hemen duzue Donostia zuen zain. Gozatzeko hamaika esperientziarekin itxaroten zaitu hiriak: Ezinbestean ezagutu beharrekoak…
Pintxo bat jatea
Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
Kontxako Badian argazki bat ateratzea
Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.
Donostia hiria argitua ikusten lehena zu izatea
Zubi honetan gabonak gertu somatzen hasten ditugu izan ere, Donostiako kaleen kolorea aldatu egiten da eta oraindik magikoagoa bilakatzen da.
Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman
Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu.
Parkeez eta naturaz gozatzea
Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.
Ezagutu Donostiako auzoak
Hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna.
Beste iradokizun hauek ere baditugu zuretzat
Donostian beti baitago zerbait berria ikusi, egin eta dastatzeko. Aprobetxatu egun hauek Gabonetako erosketak xarmaz betetako tokiko dendetan egiteko, gozatu gastronomiaz edo aurkitu zure bidaiari ahalik eta zuku gehien ateratzeko plan paregabe bat.
Ahogozoa egingo zaizu: Ibilbide gastronomikoa Donostian zehar
Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.
Nahiago baduzu, Donostiako gida onenen eskutik ere ezagutu dezakezu hainbeste maite dugun mundu zoragarri hau.
Gabonetako afaria eta bazkariak prestatzeko inspirazioa hartu
Eta euria edo hotza egiten badu…
Gora bihotzak! Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Udazken giroak eta euriak argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta esperientzia paregabeak biziko dituzu.
1. Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.
2. Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!
3. Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.
2. Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!
3. Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.