Kaixo neska-mutilak! Gaur Grosi buruz hitz egingo dizuet. Azken urteotan modako auzo bihurtu da eta etengabe hazten ari da. Nola ez zaie ba denei gustatuko osagai horiekin!

Argazkia: @Kursaaldonostia
Hondartza eta mendia
Lehenik, Zurriola hondartza bisitatuz hasiko gara. Hondartza handi eta kirol arlokoa, horregatik bihurtu da mundu osoko gazteen eta surflarien gogokoena. Moneoren “kuboekin” hasten da, Kursaalekin, eta Saguesen amaitzen da (kontzertuen eta ekitaldien eremua). Uztailean Jazzaldiko aire zabaleko eszenatokietako bat bihurtzen da; kokapena ezin hobea da!
Esaten nizuen moduan, paseo eder honek Sagueseraino eramango gaitu; bertan, asko esertzen gara “Horman” eta ilunabar zoragarriez goza dezakegu. Ezin duzue galdu! Eta itsasora begira, Bakearen Usoa dago, 7 metroko altuera duen Nestor Basterretxearen eskultura!

Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa Saguesen Argazkia @antxon.e / antxonelorza.es
Hemen Ulia Mendiaren magalean gaude, bertatik pasatzen da Done Jakue bidea Oinez igotzea gomendatzen dizut… 30 minutu inguruko igoera da, baina ikuspegi zoragarriak merezi du! Gainera… esfortzua ondo ordainduta geratuko da Aterpetxean edo Uliako merenderoan pintxo ederra hartuta!

Ulia mendirako igoeratik dagoen ikuspegia.
Erosketak eta pintxo-pote
Baina Grosen ez gara konformatzen hondartza eta surfa soilik eginda, bertako komertzioa eta eskaintza gastronomikoa etengabe hazten da askotariko proposamenekin. Sakona Coffee Roaster-en bertan txigortzen dute kafea, Topa Sukalderia euskal gastronomiaren eta gastronomia latinoamerikarraren lotura da, The Loaf Bakery-n ogi artisauak egiten dira, Mala Gissona Beer House-n garagardo artisauak, Papperino Il Gelato-n zapore guztietako izozki artisauak. Ezin duzu galdu izozki on batez gozatzearen tradizio donostiarra!
Eta shopping egitea gustatzen bazaizue… Grosen modako denda berezi asko topatuko dituzue, oso estilo pertsonalekoak, diseinatzaileenak edo tokiko ekintzaileenak, hala nola Oh la la, Miner, Vintage Closet, La Fábrica de Colores, Little Lola, Txantxo… eta kirol-materialari dagokionez, Izadi, Apalategi eta Pukas eta Hawaii surf-dendak nabarmentzen dira. The New York Times-ek ere Grosen erosketak egiteko 5 toki gomendatzen ditu!
A! eta noski, ezin duzue galdu pintxopotea! (edari bat + pintxo bat 2 euroren truke). Ostegunetan izaten da eta pintxoak eta gazteen giroa nahasten dira bertan.
Kaleak
Zurriola hiribidea – itsas pasealekua – (Ni Neu, Picachilla, The Loaf, Ondarra )
Ramon M. Lili – Sakona
Sagues – tabernak (Campero, Bar Monpas, El Muro…), Punta Monpas Hotela**
Zabaleta – tabernak/gastronomia (Bar Zabaleta, La Guinda Deli & Coffe, Mil Catas, Mala Gissona Beer House, Essencia Wine Bar&Store, Belgrado…)
Peña y Goñi – gastronomia (La Bodega Donostiarra, Ramuntxo Berri, Bodega La Notaria, El Lobo, La Tagliatella jatetxea), Arrizul Center Hotela*
Katalunia plaza – tabernak (Portobello, Sukalde, Heladería Papperino Il Gelato (izozki artisauak)
Zuberoa plaza – tabernak/gastronomia (La Piazzetta de Gros
Secundino Esnaola – komertziala (Ohlala,denda txikiak)
San Frantzisko – komertziala
Kolon pasealekua – etxe fatxada
Erronda kalea – Arrizul Congress Hotela****
GROSETIK IBILBIDEA GOOGLE MAPS-EKIN