Arte galeriak

Espazio sortzaileak eta abangoardistak

Donostian arte galeria eta erakusketa ugari dituzu; eskaintza hori, gainera, hiriko txoko guztietara iristen da. Aukera bikaina artista emergenteak eta hiriko museo ospetsuenetatik kanpo dauden nazioko zein nazioarteko lanak ezagutzeko.

Arteko

Arteko

1996az geroztik, Artekok publikoaren eskura jartzen du arte garaikidea, bai artista emergenteen lanak, bai ibilbide sendoa dutenenak. Etengabe aurkezten ditu erakusketak, diziplina artistiko guztiak biltzen dituzten estatuko zein nazioarteko proposamenekin.
Arteuparte Gallery

Arteuparte Gallery

Arteuparte Gallery arte galeria eta obra grafikoko denda bat da. Elkarrizketan topatuko dituzu bertako artea eta nazioartekoa, baita ehungintzako txoko bat eta hedapen artistiko eta kulturalerako plataforma bat ere. Gros auzoaren bihotzean dago.
Ekain Arte Lanak

Ekain Arte Lanak

Ekain Arte Lanak galeria gune dinamiko bat da, euskal artegintzaren sorkuntza eta pentsamendu garaikidera bideratua. Parte Zaharraren bihotzean dago, eta hiru eremu ditu: erakusketa aretoa, galeria funtsa eta artista gonbidatuaren espazioa.
Iñigo Manterola Galería de Arte

Iñigo Manterola Arte Galeria

Iñigo Manterolak Donostian duen galeria berriak artistaren bildumaren erakusketa txiki bat eskaintzen du. Espazio intimo horri esker, bisitariek bertatik bertara ezagutu ditzakete haren obren aniztasuna eta kalitatea.
La Central Art Gallery

La Central Art Gallery

La CENTRAL Art Gallery guneak ezabatu egin nahi ditu artearen inguruko sinesmen mugatzaileak (pintura, eskultura…), eta, horregatik, espazio ireki bat sortu du, artistak eta ikusleak oztoporik gabe elkartzeko.
Lance & Malone

Lance & Malone

Lance eta Malone Donostiako bi adiskide min dira, eta espazio original hau sortu dute. Han, beren sorkuntzak ez ezik, hiriko artista berezienetako batzuen lanak ere erakusten dituzte (Mikel Casal, Roskow eta Rosco, esate baterako).
Silvia & The Spyglass

Silvia & The Spyglass

Galeria horretan, Silvia Sánchez artistaren margolan eta eskulturez gainera, egilearen obra biziduna ere ikus daiteke, errealitate birtual eta areagotuan. Emakumea da bere lanaren figura nagusia, inperfekzioan eta asimetrian oinarritutako lengoaiarekin.
Aire zabaleko eskulturak

Artea espazio ireki eta irisgarrietan. Hirian barrena ibilalditxo bat eginda, artista handien lanak miretsi ahalko dituzu

Erakusketa zentroak