Jai tradizionalak
Folklorea baino gehiago: nortasuna
Zer dakizu danborradari, traineruei, Euskal Jaiei edo San Tomas azokari buruz? Hain errotuta dauden tradizio horien atzean, hizkuntza oso zahar bat ageri da, euskara, bai eta kultura propio bat ere. Bien artean, aberri emozional bat osatzen dute. Ezagutu gure jai tradizionalak. Bakarrak munduan!

San Sebastian eguna
Gure hiriko festa handia. Urtarrilaren 20an, ez dago danborrekin, kantuekin eta lagun arteko ospakizunarekin bat egiten ez duen donostiarrik.

Donostiako inauteriak
Egun horretan, tradizioa eta gaurkotasuna uztartu egiten dira. Donostia festaz eta fantasiaz janzten duen argi eta kolore ikuskizuna.

San Joan gaua
Udari ekiteko, gauza txar guztiak sutan erre, eta hain esperotakoa den urte sasoiaren etorrera ospatzen dugu. Suek ukitu magikoa ematen diote hiriari.

Aste Nagusia
Abuztuaren 15eko astean izaten da, larunbatetik larunbatera. Gaueko ibilaldiak, su artifizialak, kontzertuak eta dibertsioa nonahi.

Abuztuaren 31
Donostiak oroitu egiten du 1813an hiria erre zutenekoa. Sute hartatik bizirik atera zen kalean izaten dira ekitaldiak: Abuztuaren 31ren kalean, hain zuzen.

Euskal Jaiak
Irailaren lehen egunetan izaten dira. Uztartu egiten dira euskal kultura, kirola, gastronomia, folklorea eta tradizioak, oso errotuak hirian.

Kontxako Bandera
Traineru txapelketa ospetsu horren jatorria garai batean baleak arrantzatzeko modua da. Ehun urte baino gehiagoko tradizioa duen kirol ikuskizuna.

San Tomas
Abenduaren 21ean, iraganera itzultzen gara, gure azoka eta jantzi tradizionalei esker. Hori guztia talo egin berriekin eta txistorrarekin lagunduta.
Urtean zehar, azoka ugari egiten dira bertako produktuekin: Txakolin Eguna, Aste Nagusiko Azoka, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka…