Ikasi hizkuntzak
Donostia eleaniztuna
Donostian, hiriaren historia eta kokapen geografikoa kontuan hartuta, hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dira. Hala, kultura paregabea eta originala ditu. Hirian zauden bitartean, hizkuntza bat ikastea ez da arazo izango!

El Aula Azul
Atzerritarrek gaztelaniaz ikasteko eskola. Ikasi hizkuntza modu atsegin eta eraginkorrean. Spanish Express ikastaro berezia, aldi baterako dauden turistentzat.

Lacunza IH Donostia
Gaztelania ikastaroak, era guztietako jarduerekin, hala nola surfa, kayaka eta esperientzia gastronomikoak. Uda partean, nerabeentzako ikastaroa eta haurrentzako kanpamentua ere izaten ditu.

Tándem Donostia
Atzerritarrentzako gaztelania eskola, Cervantes Institutuak egiaztatua. Gaztelaniaz giro dinamikoan ikasteko aukera eskaintzen du, kirol eta kultur jardueren bidez.