Hondartzak

Donostian daude hondartzarik onenak

Donostiako hondartzak dira erakargarritasun nagusietako bat uda partean, baina urte osoan izaten dituzte makina bat jarduera eta bizitza sozial handia. Bakoitzak bere nortasuna du, baina guztiek dituzte zerbitzu bikainak eta paisaia ikusgarriak hondar zuritik ikusteko.

Hondartzei buruz
Hiri ingurunean ondo integratuta egoteagatik nabarmentzen dira gure hondartzak. Erdigunetik oinez joan daiteke haietara, eta, horri esker, bateratu egin daitezke kalitate handiko kultur bisitak eta hondartza, garraiobiderik erabili beharrik gabe.
Agian interesatuko zaizu
Euskadiko hondartzarik onenez gain, Donostian aisialdirako gune gehiagoz ere goza dezakezu, hala nola gure parke eta berdeguneez.