Mendiak

Hiriko inguru naturalak

Donostiako mendiek zaindu, babestu eta besarkatu egiten dute hiria. Hiriaren birika berdeok askotariko funtzioak izan zituzten garai batean, hala nola gotorleku militarra edo baleak ikusteko talaia. Gaur egun, hiriaren eta Kontxako badiaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkizute.

Deskargatu Urgull mendiko gida
San Telmo Museoak ibilbide bat eskaintzen du aplikazio honen bidez, Urgull mendiaren ondare historikoa eta naturala ezagutzeko. Donostia erdi-erdian dagoen kokagune natural bat da, itsasoaren eta hiriaren gaineko talaia, historiaren lekuko. Gida honek gure egunetaraino iritsi diren bide eta gotorlekuen egitura aurkezten du, eta egun erdiko ibilbidea proposatzen du, Uliako txokoetan galtzeko.