Hondartzak
Uharteko hondartza
Donostiako laugarren hondartzarik handiena da, eta berezienetakoa ere bada: Santa Klara uharteko hondartza txiki eta xarmangarri honek 30 metro baino gutxiagoko luzera du, eta itsasoz edo igerian bakarrik iris daiteke bertara
Txikia izan arren, hondartza honek udaz gozatzeko behar duzun guztia dauka: terraza duen taberna bat, sorosleen postu bat, itsasoko uraren putzu natural bat eta moila bat. Udan, motor-ontzi zerbitzu batek portua uhartearekin lotzen du ordu erdiro. Ondarretatik igeri egin daiteke ere, 500 metroko zeharkaldi bat, familia askok gustuko dutena. Erdibidean, hainbat plataforma flotagarrik, txirristak eta tranpolinekin, atsedenaldi dibertigarria eskaintzen dute.