Jaialdiak
Zinema eta jazza baino askoz gehiago
Donostia ezaguna da mundu zabalean Zinemaldiari eta Jazzaldiari esker, baina horiek eskura dituzun ekitaldi artistiko eta kultural ugarien adibiderik nabarmenenak baino ez dira.

Zinemaldia, nazioarteko zinema jaialdia
Estatuko eta nazioarteko zinemagintzako protagonista nabarmenenak Donostia aldean izaten dira urtero irailean, hirian egiten den lehiaketa kosmopolitenean.

Jazzaldia, nazioarteko jazz jaialdia
Jazzaren nazioarteko izarrek liluraturik uzten dituzte ikus-entzuleak uztailaren bigarren hamabostaldian, hiriko hondartza, antzoki, plaza eta auditoriumetan.

Musika Hamabostaldia
Hiriko zenbait agertoki seinalatuk nazioarteko orkestra sinfoniko eta bakarlari garrantzitsuak hartzen dituzte abuztuan.

Dantz Festival
Musika elektronikoa eta abangoardiako doinuak hartzen dituen nazioarteko jaialdia. Sormenaren mugak loturarik gabe aztertzen dituen proiektu laborategia.

Literaktum
Bi astez, Donostia “hitzen hiri” bihurtzen da. Edizio bakoitzak gai desberdin bat hautatzen du, eta huraxe izaten da jaialdiaren ardatza.

DFERIA antzerki azoka
Ekitaldi honek eszenifikazioaren merkatu handi bihurtzen du Donostia, eta kalitate handiko antzerki sorkuntza berritzaileak aurkezten dira.

Giza Eskubideen Zinemaldia
Urtero, apirilean, Donostiak gizartearekin eta solidaritatea sustatzearekin duen konpromisoa sendotzen du Giza Eskubideen Zinemaldia eginez

Dock of the Bay
Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdi bat da, proiekzioak hiriko hainbat gunetako hitzaldi eta kontzertuekin konbinatzen dituena.

Boga Boga Festibala
Musika independentearen jaialdi berri hau proposamen original eta donostiar batekin aurkezten da.

Donosskino
Donosskino – Donostiako Film Laburren Jaialdiaren zazpigarren edizioa 2023ko urriaren 11tik 14ra egingo da, Antzoki Zaharrean.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
Urriaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean, Donostiako antzoki eta kaleak beldurrezko film baten bat-bateko agertoki bihurtzen dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari harrera egiteko.
Irisgarria
Irisgarritasun Gida, ez hutsik egiteko Donostiako jarduera edo ekitaldi bakar batean ere
Erreserbatu sarrerak aurrez
Donostian antolatzen diren jaialdi gehienek nazioarteko proiekzioa izaten dute, bai eta eskari handia ere. Horrenbestez, gomendagarria da sarrerak ahalik eta lasterren erostea. Erosi sarrera online, eta aprobetxatu ahalik eta gehien zure oporraldia Donostian!