Euskara, euskal kultura
Euskara, ondare immateriala
Zerk egiten du euskara hain berezi? Hasteko, Europako hizkuntzarik zaharrena da! Hain zaharra izanik, ikertzaileek ere ez dakite ezer handirik haren jatorriari buruz. Mundu osoan ahaidetasunik ez duen hizkuntza bakarrenetakoa da.
Europako hizkuntzarik zaharrena
Euskara mendebaldeko Pirinioen bi aldeetan hitz egiten da, hau da, Frantziako eta Espainiako estatuetako zenbait eremutan. Donostian eta Euskal Autonomia Erkidego osoan, euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak.
Duela 3.000 urte, hizkuntza ez-indoeuroparrak zituen inguruan. Hizkuntza horiek apurka-apurka desagertzen joan ziren, eta, Kristo aurreko lehen milurtekorako, indoeuropar hizkuntzak ziren nagusi ia Europa osoan. Alabaina, euskara ez zen desagertu, eta bizirik jarraitzen du gaur egun ere!

Gero eta euskaldun gehiago
Gaur egun, 1.000.000 pertsona inguruk hitz egiten dute euskaraz, eta beste 500.000 pertsona ulertzeko gai dira. Gipuzkoa da elebidun kopururik handiena duen lurralde historikoa: gipuzkoarren % 57,37 euskaldunak dira, eta beste % 15,90 gai dira euskara ulertzeko. Zehazki, Donostia da elebidun gehien dituen udalerria, 81.274 donostiarrek menderatzen baitute euskara.
Probatu zenbat dakizun ginkanan!
Ikasi modu dibertigarrian Donostiako historia, haren misterioak eta Aitorren hizkuntza zaharrari buruzko xehetasunak! Jokatzeko prest? Sakatu botoia edo eskaneatu QR kodea zure mugikorretik.
Euskara berreskuratzeko prozesua
Azken urteotan, nabarmen ugaritu dira elebidunak, eta, etorkizunari begira, are gehiago haztea espero da. Hezkuntza sistemari esker, haurrak eta gazteak euskaraz ikasten ari dira.
Azken 35 urteetan, 300.000 euskaldun gehiago ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, tokia egin du historikoki erabiltzen ez zen edo debekatuta egoniko espazioetan, hala nola administrazioan, irakaskuntzan, komunikabideetan…
Euskara berreskuratzeko prozesua erreferentzia bihurtu da nazioartean, beste hizkuntza batzuk biziberritzeko prozesuetan. Gaur egun, euskarak nabarmen egin du aurrera biziberritze prozesuan, pertsonen borondateari eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, lege babesari eta hizkuntza politikari esker.
Donostiako kaleetan barrena ibiltzean, erreparatu kartel eta seinaleei. Bi hizkuntzetatik zein da euskara? Jakin nahi duzu nola ahoskatzen den? Hiztegi labur bat prestatu dugu, donostiarrek bezala agurtzeko edo pintxoak eskatzeko!

Kultura bakarra eta originala
Herri kirolak
Herri kirolak Euskal Herriko landa ingurunean betidanik egin izan diren kirol modalitateak dira. Kirol horietako gehienek landa inguruneko lan jardueretan dute jatorria, eta, urteen poderioz, herri kirol bihurtu dira.
Esate baterako, aizkolaritzaren jatorria enborrak moztea da, su egurra egiteko; harri jasotzea, berriz, eraikuntzarako harri handiak mugitzeko jardueratik sortu zen (harri jasotzaileak dira, hain zuzen, diziplina horretan aritzen diren kirolariak). Beste horrenbeste idi demetan harriak arrastatzen dituztenak ere. Eta jakina, ezin dugu ahaztu pilota ospetsua!
Landa inguruneetan egiten diren kirol horietaz gainera, Donostian eta kostaldeko beste zenbait herritan, ohikoa da aspaldiko mendeetan Kantauriko ikuskizunik deigarrienetako bat: traineruen estropadak. Gure hirian eta gure uretan, Kontxako Bandera ospetsua jokatzen da, estatuko traineru lehiaketarik garrantzitsuena.

Euskal dantzak
Dantza Euskal Herriko bizitza sozial eta erlijiosoaren parte garrantzitsua izan da, beste kultura askotan bezala. Gaur egun ere herri jaietan dantzatzen diren dantza asko etenik gabe erakutsi dira 400 urtez baino gehiagoz. Gaur egun, herri dantza asko daude, eta ospakizun eta herri jai bakoitzak bere modalitate propioa du.
Bertsolariak
Bertsolaritza da euskal kulturako diziplina berezienetako bat. Bertsoak bat-batean botatzen dira, inprobisatuta, finkatutako errima eta doinuekin. Bertsotan aritzeko, beharrezkoak dira irudimen handia, ahozkotasunerako trebetasuna eta burua arin erabiltzea. Gaur egun ere, Euskal Herri osoan antolatzen dira bertsolari txapelketak, batez ere herri jaietan, sagardotegietan eta abarretan. Badira bertso eskola espezifikoak ere, eta ospe handiko bertsolari berriak sortu dira haietatik.
Euskal musika
Azken 15 urtean, gutxienez, aniztasuna da euskal kantagintzaren ezaugarri nagusietako bat, ia edozein estilo entzun baitaiteke gaur egun euskaraz. Azken bost hamarkada hauetan, gure folk, pop eta rock musikak ia denetarako balio izan du: lirikarako, aldarrikapen sozial eta politikoak egiteko, dibertsiorako eta konpromisorako, tradizio zaharrak berreskuratzeko eta berriak sortzeko…
Euskal zinema
Euskal zinemagintza industriaren bilakaera berantiarra eta apala izan da. Bigarren Errepublikaren urteetan filmatua da espiritu nazionalista kontziente eta benetakoa biltzen duen lehenbiziko lana. Gaur egun, alabaina, euskal zinemak ospea eta aintzatespena lortu ditu hemen eta atzerrian, eta esan dezakegu jada badugula euskal zinemagileen belaunaldi berri eta arrakastatsu bat.
Euskal literatura
Hasieran batean Elizari eta erlijio hezkuntzari lotuta egon arren, XIX. mendetik aurrera euskarazko literaturak beste norabide bati ekin zion. Hala, beste genero batzuk sartzen hasi zen, eleberria adibidez. Lan garrantzitsu horiek atea zabaldu zieten beste joera batzuei, baina XX. mendearen erdialdera arte itxaron behar izan zen euskal literatura jarduera autonomo bihurtzeko euskal gizartearen barruan.