Museoak
Artea eta tradizioa
Donostiak museoen eta erakusketa aretoen eskaintza zabala dauka. Iraganaren leihoa zabaltzeaz gainera, orainaren eta etorkizunaren ikuspegi ilusionagarria ere eskaintzen dute. Ezagutu hiriaren historia, deskubritu arte garaikidearen bitxiak, edo ikasi zientziari eta ozeanografiari buruz.

Chillida Leku Museoa
Haizearen Orrazia da hiriko irudi ikonikoenetako bat, baina askoz mardulagoa da Eduardo Chillidaren ondarea. Ezagutu haren obraren parte handi bat aire zabaleko museo honetan.

San Telmo museoa
1902an inauguratu zuten, eta Euskadiko museorik zaharrena da. Euskal gizartearen iragan kultural eta historikoa erakusten du, artearen eta etnografiaren bidez.

Aquariuma
Europako museo ozeanografiko modernoenetako bat da, 2008an birmoldatu zutenetik. Ezin dituzu galdu 360º-ko tunel akrilikoa eta akuario ukigarria.

Eureka! Zientzia Museoa
Dibulgazio zientifikoa, familia osoarentzako esperientzia interaktibo eta dibertigarrien bidez. Bidaiatu sentsazio mundu batean barrena gure Planetariumean.

Cristobal Balenciaga Museoa
Euskadiko diseinatzaile internazionalenetako baten bildumarik osatuena eta garrantzitsuena. 1.200 jantzi eta osagarri baino gehiago, zeinak txandaka egoten baitira ikusgai.

Albaola Itsas Kultur Faktoria
Pasaiako balea portu historikoaren sarreran dago. Han, zuzenean ikus dezakezu San Juan baleontziaren erreplika bat eraikitzeko artisau-prozesua.
Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde”: Jardunaldi irekia Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Erreserbatu sarrerak aurrez
Donostian, museo eta pinakoteka eskaintza zabala duzu eskura, baina gomendagarria da lekua aldez aurretik ziurtatzea, ilarak eta azken orduko ustekabeak saihesteko. Erosi sarrera online, eta aprobetxatu ahalik eta gehien zure oporraldia Donostian!