Zer egin
Planak Donostian
Donostiaren erakargarritasun handiena hiriko erritmoak eramatea da. Paseatu. Pauso bakoitzaz gozatu, kale eta eraikinen harmoniaz, erakusleihoen estilo eta dotoreziaz, paisaia aldakorraz eta natura pribilegiatuaz. Jaso ideia eta proposamen hauek Donostiaz zure erritmora gozatzeko.

Erosketak
Erosketak egitea gustuko baduzu, Donostiak denda tradizional ugari eskaintzen dizkizu, baita boutique sofistikatuak eta marka nazional zein nazioartekoak ere. Emozioa ziurtatuta gure saltokietan!

Haurrentzako planak
Gure hiria familiarekin bisitatzeko aproposa da, interesgune gehienak oinez minutu gutxira baitaude. Gozatu gure kale peatonalez eta aisialdirako guneez, eta ezagutu Donostia lasai-lasai familia osoarekin.

Plan aktiboak
Donostia hiri bizia eta aktiboa da, bizimodu osasuntsua sustatzen duena. Urte osoan zehar, itsasoan nahiz lurrean, zure kirolik gogokoena egiteko aukera asko dituzu. Gozatu gure punta-puntako azpiegiturez formari eusteko!

Ibilaldiak oinez edo bizikletaz
4 donostiar, 4 historia pertsonal eta 4 ibilbide pertsonalizatu, hiria beste modu batean ezagutzeko: zientzialari bat, jubilatu bat, arraunlari bat eta gure arbasoen ordezkari bat izango dituzu gidari. Aukeratu zure gida eta prestatu abenturarako!

Ongizatea
Donostia osasuntsua eta ongizateari lotutako hiria da. Paseatu gure hondartzetan, hiriko aire libreko jardueraz gozatu eta erlaxatu gure ongizate zentro modernoetako batean.

Ingurunea
Hiri zoragarri bat ezagutzeaz gain, Donostian beste hiri nagusiak eta ingurune natural paregabeak bisitatzeko aukera ere baduzu. Erreserbatu orain Gipuzkoako bihotzera edo euskal kostaldera egingo duzun bisita.
Ekitaldi egutegiaAurkitu zure egonaldian ondoen datorren ekitaldia.