Ongizatea
Ihes egin estresetik
Donostia ezaguna da hiri osasungarria izateagatik eta eskaintzen duen ongizateagatik. Paseatu gure hondartzetan, egin hiriak eskaintzen dituen aire zabaleko jardueretako bat, eta utzi mimatzen azken belaunaldiko zaintza eta ongizate zentroetako batean.

La Perla talasoterapia
Inguru erromantiko horretan, XIX. mende amaierako aristokrata bat bezala sentituko zara. Bista ikusgarriak, eta gorputza eta burua zaintzeko ongizate tratamenduak.

Yoga zentroak
Donostiak zentro espezializatu ugari ditu, azken garaiotako erlaxazio metodorik ezagunenetako bat praktikatzeko.

Ilunabar ahaztezinak
Donostiako ilunabarrak ikusgarriak dira edozein ikuspuntutatik, baina badira leku batzuk, horretarako bereziki diseinatuak diruditenak.

Aire zabaleko ibilaldiak
Konektatu naturarekin eta ezagutu lasaitasunez eta askatasunez gure hiriko babesleku naturalak, hala nola Alderdi Ederreko lorategiak edo Cristina Enea parkea.