Ongizatea
Perla-ko Talasoterapia
Erlaxatu zaitez Kontxako badian bertan, esperientzia paregabe batekin. Perlak, Europako bainuetxerik enblematikoenetako batek, talasoterapia-saio batez edo tratamendu berritzaile batez gozatzera gonbidatzen zaitu: Donostiara egiten duzun bisitaren amaiera ezin hobea.
Lasaitasuna eta gastronomia Perlan
Perla: Talasoterapia ikuspegi ezin hobeekin
Kontxako hondartzan, Perla-ko Talasoterapiak ehun urte baino gehiago daramatza bisitari guztiei osasuna, ongizatea eta lasaitasuna ziurtatzen.
Ingurune erromantiko batean, joan den mendearen hasierako eraikin eklektiko baten babesean, Europako noblezia hartzeko eraikia eta Kontxako badiaren ikuspegi paregabeekin, 4.500 metro karratu aurkituko dituzu, tratamendu mota guztietarako teknologia modernoenekin: osasuna eta edertasuna, zirkuitu fisikoak eta kirol-zirkuituak, errehabilitazioa… ongizate guztia itsasoko uraren bidez.
Asteburuko ihesaldian aurkituko duzun leku erromantikoenetako bat da. Bisita ezazu!

Blog
Badiara begira dagoen spa… plan hoberik bururatzen zaizu?
Eguraldiak laguntzen ez duenean, zer hoberik Perlan babestea baino? Belle Époque-ko ohiko giroa eta ikuspegi paregabeak urteko edozein garaitan gozatzeko.