Ongizatea

Ilunabar ahaztezina

Donostian leku xarmangarriak aurki ditzakezu ilunabarrik onenez eta zeru izartsuez gozatzeko. Bukatu zure hitzordu erromantikoa estiloarekin eta, izar iheskor bat ikusten baduzu, ez ahaztu desio bat eskatzea!

Gure alaitasunerako egunero, edo ia egunero, ilunabar bat ikus dezakegu. Hori bai, ez da gauza bera nondik ikusten duzun, leku berezi batetik egiten badugu, ilunabar ahaztezina izango da…

Ilunabarra luzatzen baduzu eta toki liluragarri horietako batzuetan denbora gehiago geratzen bazara, zeru izartsu zoragarriaz gozatu ahal izango duzu, eta agian izar iheskorren bat ere ikusi ahal izango duzu.

Gainera, hiriak baliabide bereziki egokiak eskaintzen dizkizu, bakarrik edo maite duzun pertsonarekin egun berezi batzuk kalitate eta goxotasun osoz aprobetxatzeko: talasoterapia-zentroak, xarmadun hotelak, ibilbide liluragarriak eta plan erromantikoak.
Blog

Jakin nahi duzu non ikus ditzakezun Donostiako ilunabarrik onenak?

Gure blogean ilunabarrean bisitatzea merezi duten leku batzuk erakusten dizkizugu. Hartu boligrafo bat eta apuntatu sei bazter hauek!