Inguruak

Hementxe hasten da bidaia berri bat

Hiri zoragarri bat bisitatzeaz gain, Donostian planifikatu ditzakezu txangoak beste hiriburu eta ingurune natural pribilegiatu batzuetara. Erreserbatu zure ibilaldia euskal kostaldean edo Gipuzkoako barnealdean.

Jarduerak eta bisita gidatuak
Gipuzkoako edozein herritan aurki ditzakezu bidaia paregabe bat osatzeko jarduerak, ibilbideak edo paisaiak, dela zeure kabuz ezagutzeko, dela adituen laguntzarekin, bisita gidatuen bidez.

Antzoki, liburutegi eta museoez aparte, lehen mailako nazioarteko ekitaldi eta ikuskizunak izaten dira Donostian