Donostiatik gertu
Euskal Kostaldea
Gipuzkoako itsasertzeko hirurogei kilometroak itsaslabar gogorrez, badia bilduz eta hondartza ausartez osatutako lerroa da; Kantauri itsasoari begira, arrantzale-herrixkak handik eta hemendik, itsasoko aire lainoztatuaz eta itsas fruitu onenez egindako gutizi gastronomikoez gozatzeko.

Donostiatik Hondarribira
Bidaia hau Pasaiako badian hasten da. Jaizkibel mendiak hurrengo badiatik bereizten gaitu —Txingudikoa—, eta Gipuzkoako azken herritik: Hondarribia.

Donostiatik Mutrikura
40 kilometro eskasetan, hareatza ederrak aurki ditzakezu, bai eta herri arrantzale entzutetsuak ere, historiaz beteak eta nortasun handikoak.

Euskal Kostaldeko Geoparkea
Zumaian, Deban eta Mutrikun zehar, Lurraren historia hurbileko pasarterik harrigarrienetako batzuen sekretuak gordetzen dira

Kostaldeko Donejakue bidea
Ibilbide ederra da, Kantauri itsasoaren ertzean kostaldeko mendietatik zehar doana, itsaslabar beldurgarrien gainetik, Irundik Debaraino.