Erosketak
Tradizioa eta dotorezia
Erosketak egitea gustuko baduzu, Donostiak establezimendu tradizional ugari eskaintzen ditu, eta, aldi berean, denda supersofistikatuak eta marka handien boutiqueak ere bai. Gure saltokietan, ziurtatuta dago emozioa!

Donostiak jakin du merkataritza tradizionalaren esentziari eusten. Gure denda eta saltokietan kalitate handiko tokiko diseinuak, lokal alternatiboak eta luxuzko boutiqueak aurki ditzakezu. Hiriak erosketak egiteko gune zabal bat eskaintzen du aire zabalean, bizitzaz betea eta oinez miatzeko modukoa. Erakusleiho bikaina, bilatzen duzun guztia topatzeko eta bertako kultura ezagutzeko.
Donostiako merkataritza kalitatea gure erakusleihoetan ikus daiteke
Iritsi da aukeratzeko ordua! Nahi duzu bertako produktu tipiko bat, hala nola Kantauriko antxoak, Tolosako babarrunak edo botila bat Getariako txakolin? Edo agian pasta kaxa bat, Donostiako gozotegi fin batekoa? Goserik ez baduzu, aukeran duzu bertako artista baten ilustrazio esklusibo zoragarria ere. Edo nahiago duzu surferako ohol bat, Donostiako etxe batean egina? Zure bisita koroatzeko txapel tipiko bat? Gauza bat argi dago: ezinezkoa da Donostiatik alde egitea hiriaren zati bat zeurekin eraman gabe.