Planak haurrekin
Donostia familia giroan
Gure hiria ezin hobea da haurrekin bisitatzeko, leku interesgarri gehienetara oinez irits baitaiteke, minutu gutxiren buruan. Aprobetxatu oinezkoentzako kale luzeak eta aisialdirako guneak, Donostian esperientzia lasaia izateko, familia guztiarekin batera.

Aquariuma
Europako museo ozeanografiko modernoenetako bat da, 2008an birmoldatu zutenetik.

Eureka! Zientzia Museoa
Dibulgazio zientifikoa esperientzia interaktiboen bidez. Bidaiatu sentsazio mundu batean barrena gure Planetarium digitalean.

Albaola Itsas Kultur Faktoria
Ikusi zuzenean San Juan baleontzi historikoaren erreplika bat eraikitzeko artisau prozesua.

Igeldo mendiko jolas parkea
Fantasiazko vintage mundu horretatik, Donostiako badiaren ikuspegi ikusgarriez gozatuko duzu.

Itsasontziak eta funikularra
Igeldo mendiko funikularra eta Kontxako badian nabigatzen duten itsasontziak erakargarri ezin hobeak dira arratsalde bat familia giroan igarotzeko.

Tren eta bus turistikoa
Bisitatu hiriko leku nabarmenenak azkar eta eroso. Soluzio perfektua denborarik ez baduzu soberan.
Reserva tus entradas

Reala
Gozatu futbol arratsalde batez familiartean, hiriko klub garrantzitsuenaren —Realaren— estadioan. Ia 40.000 ikusle joaten dira partidetara.

Historiaren Etxea
Arakatu hiriaren historia pieza originalen, berreraikuntzen, grabatuen eta argazki historikoen bidez.

Aire zabaleko parkeak eta jolasak
Gozatu gure aisialdirako eta olgetarako eremuez. Mota guztietako jolasak egin ahal izango dituzu aire zabalean, eguraldiak laguntzen badu, behinik behin.

Cristina Enea
Hiriko parkerik handiena eta basotsuena da. 2007an, birmoldatu eta biodibertsitatea aberastea erabaki zen.

Ulia mendia
Mendi ia ezezaguna da, baina paisaia zoragarriak dauzka, bai eta baleak ikusteari lotutako historia ere.
Bloga