Ibilbideak oinez eta bizikletaz

Ibilbide tematikoak

4 donostiar, 4 istorio pertsonal eta 4 ibilbide pertsonalizatu, gure hiria errotik ezagutu dezazun: Emakume zientzialari batek, erretiratu batek, arraunlari batek eta gure emakume arbasoen ordezkari batzuek erakutsiko dizute Donostia, inoiz ikusi ez duzun bezala. Aukeratu zure anfitrioia eta prestatu bidaiarako!

Bisita gidatuak
Denbora gutxi duzu Donostia ezagutzeko? Nahiago duzu hiriko sekretu guztiak turismo agente espezializatuek lagunduta ezagutu? City tours eta bisita gidatuen bidez, esperientzia ahaztezinez gozatu ahal izango duzu, eta askoz hobeto ezagutuko dituzu gure kultura eta tradizioak!

Ibilaldi bat Donostian barrena

Hona hemen gure hiriko txokorik aipagarrienetatik egin ditzakezun zenbait ibilaldi:

Bloga

Donostiako itzulia, ezagutu ezezaguna

Joan den irailetik, Donostiak bizikleta ibilbide berri bat du, 50 kilometrokoa, eta hiriko leku eder eta enblematikoenetako batzuk zeharkatzen ditu. Gainera, hain ezagunak ez baina besteak bezain interesgarriak diren auzo eta parajeak deskubrituko dituzu.

Donostia eta inguruak, pedalei eraginez

Hartu bizikleta, eta zoaz hiria eta inguruak ezagutzera. Bidegorri eta bide berde ugari ditugunez, aske eta lasai egin ahalko duzu kirola. Plan ezin hobea familia osoarentzat!

Leitzarango burdinbidea Euskal Herriko txoko eder eta ikusgarrienetako bat da.