Ikusi Google Maps-en
Horma-irudien ibilbidea
Donostiako erdialdea, Loiolako eta Martuteneko hiri-artearen gida bat
Distancia: 4,5 Km
Paradas: 12
Tiempo: 90 min

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Udane Juaristi. Gladys (2022)
Udane Juaristi (1985). Azkoitiko margolari eta muralgile hau, gipuzkoar artista gisa, gaur egungo panoramako aipagarrienetako bat da. Bere ibilbidean, banakako eta taldeko erakusketak egin ditu tokiko, Estatuko eta nazioarteko hainbat galeriatan, sari asko jaso ditu eta nazioarteko zenbait azokatan hartu du parte, esaterako, Justmad ferian.
Azkoitiar artistaren esku-hartzeak Cristina Enea parkeko ekosisteman bizi diren zenbait elementu natural ditu inspirazio-iturri.
Azkoitiar artistaren esku-hartzeak Cristina Enea parkeko ekosisteman bizi diren zenbait elementu natural ditu inspirazio-iturri.
Udanek parkeko eta ibaiko fauna eta flora hartu zituen oinarri, obra hori Kristina Enearen eta Urumearen artean baitago kokatuta. Gainera, oso agerian ez bada ere, artistak bere burua irudikatzen du, ekosistema horren parte dela iradokiz, inguratzen duen naturarekin batera gune horretan egongo den horma-irudi horren bidez.
Horma-irudiaren kokapena
Udane Juaristiren instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Udane Juaristiren instagrama
Reskate: María López & Javier de Riba. Bakoitza bere garaian
Reskate taldea Minuskulak (María López – Donostia, 1980) eta Javier de Ribak (Bartzelona, 1985) osatzen dute. Muralgile bikote honek ibilbide luzea du, eta beren lana Europako hainbat hiritako hormetan irudikatu dute.

Bakoitza bere garaian obrak gogoeta egiten du landa-eremuko bizitzari eta uztei buruz, berori egin den eremuarekin lotuta, eta, nolabait, lurra beren eskuekin lantzen dutenen garrantziaz ere hitz egiten du.
Horma-irudiaren kokapena
Reskate Studioko instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Reskate Studioko instagrama
Ione Larrañaga. Izenik gabeko horma-irudia (2022)
Euskal Herrira itzuli zenetik, bere jaioterrira, freelance modura ilustratzaile-lanetan eta horma-irudiak egiten aritu da; hala, ilustrazio editorialarekin, publizitatearekin eta kartelen diseinuarekin lotutako proiektuak eta beste enkargu batzuk egin ditu. Bere interesak esparru artistikotik harago doaz, aktibismoa eta agroekologia ere jorratzen baititu, besteak beste.

Urumea ibaiaren parean, Ionek auzoaren bizitza irudikatu nahi du ibaiaren ertzetan, familia-jolas bat balitz bezala, zeinetan paperezko itsasontziek familien eta ibaiaren arteko harreman hori irudikatzen baitute, toki atsegin eta aberasgarria den aldetik.
Horma-irudiaren kokapena
Ione Larrañagaren instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Ione Larrañagaren instagrama
Eva Mena. Garbitzaileak (2016)
Artista honen horma-irudiak hainbat herrialdetan aurki daitezke: Maron, Brasilen, Palestinan, Frantzian, Egipton, Erresuma Batuan eta Norvegian, besteak beste.

Garbitzaileek Urumea ibaiaren inguruko iraganeko bizimodu bat irudikatzen dute.
Horma-irudiaren kokapena
Eva Menaren instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Eva Menaren instagrama
Udane Juaristi. Oinetakoak (2022)

Udane Juaristi (1985). Azkoitiko margolari eta muralgile hau, gipuzkoar artista gisa, gaur egungo panoramako aipagarrienetako bat da. Bere ibilbidean, banakako eta taldeko erakusketak egin ditu tokiko, Estatuko eta nazioarteko hainbat galeriatan, sari asko jaso ditu eta nazioarteko zenbait azokatan hartu du parte, esaterako, Justmad ferian.
Horma-irudiaren kokapena
Udane Juaristiren instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Udane Juaristiren instagrama
Stephen Webb. Izenik gabeko horma-irudia (2017)

Erresuma Batuan jaiotako artista polifazetikoa da eta urte asko daramatza Donostian bizitzen. Horma-irudi hau 2017ko Olatu Talka jaialdiaren testuinguruan margotu zuen.
Horma-irudiaren kokapena
Stephen Webben instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Stephen Webben instagrama
Marcos Navarro. Izenik gabeko horma-irudia (2017)

Marcos Navarro Bartzelonako ilustratzaile eta muralgile bat da, eta ibilbide luzea du ilustrazioaren eta publizitatearen munduan. Haren bezeroak dira, besteak beste, Spotify eta Basqueland, tokiko artisau garagardoaren marka. Obra hau 2017ko Olatu Talka jaialdiaren esparruan margotu zuen.
Horma-irudiaren kokapena
Marcos Navarroren instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Marcos Navarroren instagrama
Lidia Cao. Mari (2022)
Lidia Cao muralgile eta artista gaztea da, eta ibilbide prestigiotsua du nazioartean, bost kontinenteetan margotu baititu horma-irudiak.
Galiziar artistak paralelismo bat egiten du Galiziako mitologiaren eta gure istorio mitologikoen artean, Mari pertsonaiaren bidez. Lidia Caok sarritan erretratatzen ditu Galiziako landa-inguruneko iruditeriako emakumeak eta, hala, berriz erretratatzen du emakume horien itxura «gaztea» duen emakume bat, Mariren jatorriko ibaiaren aurrean.
Mitologia eta irudi mitologikoa dira Lidia Caoren horma-irudien protagonistak, nagusitzen den paisaia ibaia den ingurune batean.
Horma-irudiaren kokapena
Lidia Caoren instagrama
Mitologia eta irudi mitologikoa dira Lidia Caoren horma-irudien protagonistak, nagusitzen den paisaia ibaia den ingurune batean.
Horma-irudiaren kokapena
Lidia Caoren instagrama
Maialen Arocena. Jolasak (2022)
Gipuzkoar ilustratzaile gazte honek haurren ilustrazioak, tailerrak eta esku-hartze artistikoak egiten ditu.

Jolasak Martuteneko institutuan sortutako horma-irudi koloretsu bat da, eta ikastetxearen bizitza eta fantasia irudikatzen ditu.
Horma-irudiaren kokapena
Maialen Arocenaren instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Maialen Arocenaren instagrama
Stephen Webb. Koloretako kutxa (2022)
Gipuzkoar odola duen britainiar artista hau diziplina anitzeko sortzailea da, eta haren lan artistikoak ikerketa eta bitarteko desberdinen gaineko sorkuntza ditu oinarri.
Koloretako kutxa koloretako jolas bat da, utzitako konpainia elektriko baten adreiluzko kutxa baten berreraikuntza estetiko eta bisual batean, hiri-altzari zaharkituak auzoko paisaian integratzearen adibide gisa.
Horma-irudiaren kokapena
Stephen Webben instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Stephen Webben instagrama
Pablo Astrain & Jokin Sortwo. Gazteak (2022)
Pablo Astrain eta Jokin Sortwo artista piktoriko ospetsuak dira, eta ibilbide handia dute nazioartean horma-irudiak egiten: Australian, Afrikan, Sarajevon, Bartzelonan…

Oraingo honetan, elkarrekin egin dute lan fatxada beraren gainean, bi esku-hartzeak bateratuz.
Horma-irudiaren kokapena
Pablo Astrainen instagrama
Jokin Sortwon instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Pablo Astrainen instagrama
Jokin Sortwon instagrama
Marina Capdevila. Amonak (2022)
Bartzelonako artista honek garrantzi izugarria du nazioartean, eta mundu-mailako street art delakoan eragin handiena duen sortzaileetako bat da. Hain zuzen, Nike etxeak Rio de Janeiron duen hormetako batean hartu du parte.

Amonek rol garrantzitsua dute neska-mutilen heziketan, kultur etxe honetara ekarri eta hemendik eramaten dituztenak baitira.
Horma-irudiaren kokapena
Marina Capdevilaren instagrama
Horma-irudiaren kokapena
Marina Capdevilaren instagrama