Ver en Google Maps

Ibilaldi bat Woody Allen-en Donostiatik – Ibilbide guztia

Ezagutu Woody Allen-en Donostia

Distancia: 8 ,3Km
Paradas: 10
Tiempo: 180 min
woody allen
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10

Kursaal Zentroa

Ibilbidea Kursaal Zentroan, filmean eta errealitatean Donostiako Zinemaldiaren agertoki nagusia den tokian, hasiko dugu. Jaialdiko giroa irudikatzen du filmak. Alaine Bainée (Vicky Cristina Barcelona) zuzendari artistikoa eta Sonia Grande (Midnight in Paris) jantzien diseinatzailea Zinemaldia xehetasun osoz birsortzen saiatu ziren istorioari sinesgarritasuna emateko. Dena den, logotipoak aldatu eta kartelak zerotik hasita sortu behar izan zituzten. “Oso dibertigarria izan zen guztia errealitatetik ahalik eta gertuen egotea, nahiz eta guztia asmatutakoa izan”, zioen Bainéek.
Kursaal Zentroaren eraikin abangoardista da, zalantzarik gabe, hiriaren nortasun-ezaugarrietako bat. Ba al zenekien Rafael Moneok diseinatutako kongresu-jauregi horrek 2001ean Europako eraikin onenari emandako Miles van der Rohe saria eskuratu zuela? Eraikin berezi honek hondartzan “hondoa jo duten bi arroka” simulatzen ditu, inguruneko geografiari eta zati naturalaren eta artifizialaren arteko harmoniari balioa emanda.
Kursaaletik, bi puntutan arreta jartzera gonbidatu nahi zaitugu: Zurriola zubia (1921) eta Art Decó estiloko farola deigarriak (horiek ere filmean Zinemaldiaren atrezzoan azaltzen dira), eta Michelin izar bat duen Mirador de Ulia jatetxea. Hain zuzen ere, jaialdi horretan ospatzen da protagonisten festetako bat eta atzealdean hiriaren panoramika ikusgarri bat azaltzen da. Gainera, Ulia mendian, mendian ibiltzeko hiriko tokirik onenetako batean, dago. Mendian ibiltzea gustuko baduzu… hor duzu beste egun baterako plana!

Okendo plaza – Mara Cristina hotela – Victoria Eugenia

Okendo plazatik Maria Cristina hotel historikoa eta glamourrez betetakoa, ikusi ahal izango dugu. Filmeko lokalizazioetako bat da eta bertan hartu zuten ostatu protagonistek. Filmatzeko garaian, Allenen familiak lehenengo Igeldoko etxe batean hartu zuen ostatu, baina gero nahiago izan zuten Maria Cristina hotelera joatea eta, noski! Ez ziren aldaketa hartaz damutu!

Hotela 1912an inauguratu zuten eta Belle Époque estilokoa da. Zinemaldira etortzen diren “izarren” hotel nagusia izaten da. Bertan hartu izan dute ostatu, beste hainbaten artean, honako hauek: Mata Hari, Coco Chanel, Audrey Hepburn, Alfred Hitchcock, Bruce Springsteen edo Steven Spielberg, beste askoren artean.
Maria Cristina hotelaren parean, Victoria Eugenia antzokia dago, Estatuko antzoki garrantzitsu eta aktiboenetako bat. Hotela bezalaxe, 1921an inauguratu zuten eta mende bateko historian zehar, film askoren mundu mailako estreinaldiak egin dituzte bertan: Hitchcoken Vertigo edo Con la muerte, adibidez. Gainera, Donostiako jaialdien eta bizitza kulturalaren erdigune bihurtu da eta Zinemaldiaren egoitzetako bat ere bada. Toki horretan, Hitchcocken paper laburretako bati egindako oroigarri bat topatuko dugu. Izan ere, publikoaren artean, Zinemaldiko zuzendaria eta zuzendariordea agertzen dira, Jose Luis Rebordinos eta Lucia Olaciregui, hurrenez hurren.
Geldialdi txiki bat egin eta zerbait hartu nahi baduzu, Okendo plazan dago Bar Tánger ospetsua. Haren terraza ere ateratzen da filmeko eszenetako batean!

Plaza Zuloaga plaza – San Telmo Museoa – San Vicente eliza

Zuloaga plazan dago San Telmo museoa, eta kokapen horretan irudikatu zuten Zinemaldiko jaietako bat filmean. Zehatzago esanda, festa elizan agertzen da. Gaur egun, ekitaldi-areto gisa erabiltzen da eta Josep María Serten horma-irudi zoragarriekin apainduta dago (Euskal Herriko gai alegoriak azaltzen dira). Storaro txundituta geratu zen Serten horma-irudiekin eta eszena han filmatzea erabaki zuen.

Fraide domingotarren komentu zahar batean (XVI. mendea) kokatuta dagoen museo honetara sartzea gomendatzen dizugu. Estilo gotikoaren eta errenazentistaren arteko trantsizioan dagoen estilokoa da. XIX. mendean, artilleriako kuartel gisa erabiltzen hasi ziren eta, azkenean 1902an, museo nagusi gisa inauguratu zuten. Hain zuzen ere, Euskal Herriko museo zaharrena da. Euskaldunen iragan kulturala eta historikoa ezagutu ahal izango dituzu bertan eta, horrez gain, aldi baterako erakusketa ugariren egoitza izaten da.
Zuloaga plazaren parean dago San Bizente eliza Mort Rifkin-ek (Wallace Shawn) bertako erlijio-irudiak miresten zituen eszenetako batean. Eliza estilo gotikoan eraiki zuten XVI. mendean; barnealdean, bereziki azpimarratu beharrekoa da erretaula, Ambrosio de Bengoechearen lan nagusia (Gipuzkoan erromanismoaren adierazgarri nagusietako bat), Juan de Iriarterekin elkarlanean egindakoa. Gainera, kanpoko elizatean Jorge Oteiza eskultorearen (XX. mendeko eragin handiena izan zuen euskal artistetako baten) Pietatea eskultura ikus dezakegu.

Kiosko del Boulevard – Jazz Bar Altxerri

Wallace Shawn aparece inmerso en una de sus reflexiones con el Kiosko del Boulevard al fondo. El Boulevard es la alameda que separa la Parte Vieja del área romántica, zona que se creó tras el derribo de la muralla de la ciudad y que se ha transformado en un espacio peatonal lleno de vida.
Además del kiosko musical, preside la alameda el Ayuntamiento de San Sebastián, construido como Gran Casino de la ciudad durante la Belle Époque, y los jardines de Alderdi Eder con sus característicos tamarices (¡que no tamarindos, como se conocen popularmente!) y si quieres saber más sobre nuestra ciudad, estás en el lugar idóneo, ¡en el Boulevard nº8 se encuentra la Oficina de Turismo de la ciudad!
A escasos metros del kiosko del Boulevard se sitúa el Altxerri, el bar donde Louis Garrel toca los bongos, mientras le escuchan Gina Gershon y Wallace Shawn entre el público. Al piano podemos escuchar al músico donostiarra Iñaki Salvador. Se dice que para esta escena Louis Garrel ensayó un rato los bongos la víspera, junto al grupo musical. El Altxerri es un espacio mítico donostiarra, que aúna una galería de arte y un bar de jazz, en una cueva singular, con actuaciones en vivo.

Gipuzkoa plaza / Gipuzkoako Foru Aldundia

Wallace Shawn, protagonista, despistatuta oinez dabil Gipuzkoa plazako lorategi zoragarrien artean (Pierre Ducasse lorezainak diseinatu zituen). Beltxargak eta ahateak ikus daitezkeen urmaelaz gain, Jose Maria Usandizaga konpositoreari eskainitako eskultura, tenplete meteorologiko konplexua eta koloretako loreekin eraikitako erloju erraldoia nabarmendu behar ditugu bertan.
Parkearen parean dago 1885etik Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza dena. Bertako areto hunkigarriak dira Luis Buñuelen “Aingeru sarraskitzailea” filmeko eszena bateko agertokia. Jose de Goicoa arkitektoak proiektatu zuen estilo neoklasikoa duen eraikina. Begiratu fatxadaren goialdera… Badakizu nor diren Gipuzkoako ezkutu historikoaren azpian ikus daitezkeen 5 horiek irudikatzen dituzten gizonak? Gipuzkoako 5 marinel ospetsu dira: Urdaneta, Elkano, Okendo, Lezo eta Legazpi.

Bilbo plaza / Maria Kristina zubia / Gernikako Arbolaren pasealekua

Gipuzkoa plazatik aurrera eginda, Bilbo plazara iritsiko gara. Bertan dago Azurmendi familiak duela mende erdi batetik duen “Donosti” liburu-denda. Filmean, Wallace Shawn ikus daiteke Bilbo plazan paseoan. Bat-batean, liburu-dendako erakusleihora gerturatu eta kanpoko mahaian ikusgai dauden liburuei begirada bat emango die. Liburu-denda txiki horren fatxada modernista eta erakusleiho polita oso deigarriak dira. Gainera, azken hilabeteotan, beste telesail batzuen eszenario ere bihurtu da:“Patria” eta “La Línea Invisible”.
Plazaren parean, eta Urumea ibaira begira, Maria Kristina zubi zoragarria dago. Filmean, kabriolet gorri batean zeharkatuko dute zubia Elena Anayak eta Wallace Shawnek. 1905ean inauguratu zuten zubia eta bertako lau obelisko monumentalak direla eta nabarmendu behar da. Pariseko Alexandro III.a zubiko obeliskoak imitatuz eraiki zituzten.
Eskuinera biratuta, eta errepidea eta zubia gurutzatu gabe, Gernikako Arbolaren pasealekura iritsiko gara. Bertako zumardia behin baino gehiagotan zeharkatzen dute filmeko protagonistek eta bertan dago Jo Rojas doktorearen kontsulta (Elena Anaya), Club Vasco del Camping elkartearen eraikinean. Allenen taldeari asko gustatu zitzaion pasealeku hori: hura zuinkatzen duen arkitektura modernista eta bertako fatxada batzuetako Art Nouveau estiloko xehetasun batzuk. Horietako bat da, adibidez, Urumea euskaltegiaren fatxada, sendagilearen kontsulta jartzeko aztertu zuten beste eraikinetako bat.

Filmean, Mort Rifkin eta Jo Rojas ere azaltzen dira zerbait hartzen Botanika kafetegiko terrazan, pasealeku berean. Allenek, Storarok eta haren emazteak behin baino gehiagotan jan zuten lokal honetan… eta Storarok bereziki gozatzen zuen bertako mendrezkaz.

Paseo de la Concha

El voladizo de la Concha es uno de los escenarios fundamentales de la película, lugar del paseo romántico de Gina Gershon y Louis Garrel. La espectacular bahía de la Concha y su barandilla son el símbolo más reconocido de San Sebastián. ¿Sabías que la barandilla fue construida en 1910 por el arquitecto municipal Juan Rafael Alday, y al parecer costó unas 5700 pesetas de entonces (alrededor de 34 €)? Fue el rey Alfonso XIII quien la inauguró en 1916…
La playa de la Concha es seleccionada año tras año en los rankings de revistas de viaje como la Top1 de España y Europa. Además, es una playa llena de historia: En 1845 los médicos recomendaron baños de mar a la reina Isabel II para sus problemas de piel y, por este motivo, eligió San Sebastián como su lugar de veraneo poniéndolo de moda entre los aristócratas de la alta sociedad, que dieron origen al San Sebastián elegante y distinguido.
En este paseo también se encuentra el Café de La Concha, en cuya terraza charla Wallace Shawn con algunos cineastas del Festival Internacional de Cine. Si miramos al frente, en el Paseo Miraconcha nº 32, se encuentra la villa en la que se replicó la casa de Charles Foster Kane cuando era niño.

Miramar jauregia

Kontxa pasealekutik Ondarretarantz aurrera jarraitzen badugu, ezkerrean Donostiako beste altxorretako bat ikusi ahal izango dugu: Miramarjauregia. Barnealdea zein kanpoaldea ageri dira filmean: barnealdean, zerotik sortu zuten Mort Rifkin-en New Yorkeko psikiatraren bulegoa, Estatu Batuetako estiloan oinarrituta (Allenen filmetan tipikoa da). Kanpoaldean, aldiz, lorategian, Citizen Kane filmeko eszena bat simulatzeko atea eta burdin hesi bat jarri zituzten. Jauregiko lorategia ere azaltzen da Wallace Shawnek eta Elena Anayak bisitatzen dituzten beste toki turistikoetako bat bezala. Bertan, saltzaile ibiltari bat gerturatuko zaie.
Maria Kristina erreginak udarako bere egoitza izan zedin eskatuta eraiki zuten Miramar jauregia 1893an. Ordutik, erreginak zein haren gorteak egoitza hartaz gozatu zuten uda guztietan hil zen arte. Viktoria Eugenia erreginak ere jauregi hartaz gozatu zuen eta hantxe bataiatu zuten erritu katolikoaren arabera Alfontso XIII.arekin ezkondu ahal izateko. Eraikina bisitatzea merezi du hainbat arrazoi direla eta: haren historia, arkitektura eta lorategitik ikus daitezkeen bista ikusgarriak. Atera argazki-kamera!

Miramar jauregiko lorategiaren amaieran Kontxa eta Ondarreta hondartzak bereizten dituen muino harritsu bat dago. Donostiarrek Pico del Loro deitzen diote toki horri, baina ba al zenekien haren jatorrizko izena Loretopea dela? Loretoko amabirjinari eskainitako garai bateko ermitatik dator izena eta “Loretoren azpian” esan nahi du. Gaztelaniazko Pico del Loro izena itzulpen-akats batetik dator!

Haizearen Orrazia

Donostiara datorren edonorentzat, Haizearen Orrazia derrigor bisitatu beharreko tokia da… Eta bisita hori ere azaltzen da Mort Rifkinen eta Jo Rojasen ibilbide turistikoan!
Haizearen Orrazia Eduardo Chillidak Luis Peña Gancheguik sortutako ingurune arkitektonikoan egindako eskultura multzoetako bat da. Toki magikoa da, artea eta natura bateratzen dituena. Bertan, altzairuzko hiru pieza (bakoitza 2 metro eta 9 tonakoa) arrokei gogor helduta daude, eta olatuekin, haizearekin eta itsasoarekin bat egiten dute. Enbata dagoenean, ikuskizuna zoragarria izaten da: olatuek arrokak gogor jotzen dituzte eta, geyserrak balira bezala, ura indarrez ateratzen da airerantz plazako zuloetatik… Ez despistatu edo blai eginda amaituko duzu!

Aieteko jauregia

Ibilbidea bukatzeko, derrigor bisitatu beharrekoak dira Aieteko jauregia eta parkea. Toki hori ere txuri-beltzez filmatu zuten Mort Rifkinen ametsak irudikatzeko eta, zehatzago esanda, haurtzaroko ametsak. Gainera, bere maisu handietako bati omenaldia egiteko baliatu zuen: Federico Fellini.

Aieteko jauregia pertsonaia historiko askoren egoitza izan zen: Isabel II.a erreginarena, Alfontso XII.a erregearena, Maria Kristina erreginarena, Alfonso XII.a erregearena edo Ingalaterrako Alejandra Viktoria erreginarena, adibidez. Ba al zenekien Maria Kristina erreginak euskal hizkuntza eta kulturarekiko interesa zuela eta euskara pixka bat ikasi zuela Aieteko parrokiako apaizekin? Gainera, bere gonbidatu berezienei harrera egiteko garaian aurreskua egiteko agintzen zuen!
Francisco Franco diktadorea izan zen Aieteko jauregian urte batzuetan uda igaro zuen beste pertsonetako bat. Eraikin hura, gaur egun, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea da eta bertan egin zuten euskal gatazka konpontzeko Bakearen Nazioarteko konferentzia.

Zure ibilbidea pentsatzeko garaian, bertako parkean lasai-lasai paseatu ahal izateko behar adina denbora gordetzea gomendatzen dizugu; landareen eta zuhaitzen 100 espezie baino gehiago topatuko dituzu bertan. Toki magiko honetan, naturaren erdi-erdian sentituko zara, hirigunetik urrats gutxi batzuetara egon arren. Sekuoia luze bat bilatzera gonbidatu nahi zaitugu… Horixe da Donostiako zuhaitz altu eta zabalena!