Artea eta Natura ibilbidea
Ibilbide osoa
Distancia: 10 km
Paradas: 9 geldialdi
Tiempo: 2h 30m

1
2
3
4
5
6
7
8
9
Bakearen Usoa (Sagües)
Ibilbidea Sagüesen hasten da, hiria eta itsasoa bereizten dituen zabalgunean. Kostako pasealeku honetan beti ikusiko ditugu jendea etorri eta joanean.
Leku honetan, Uliako mendiaren magalean, itsasoari begira dagoen eskultura erraldoi batek hartzen gaitu: Bakearen Usoa. Nestor Basterretxearen lan ezagunenetakoa da, indarkeriaren aurkako alegiazko irudia. Ibilbidean topatuko ditugun arte-lan askotako bat izango da, eta Donostiako kostaldean ibiltzea aire libreko museo batean ibiltzea bezalakoa da.
Sagües Gros auzoko parte da eta aisialdi gune garrantzitsu bilakatu da. Terraza eta tabernak daude; skatea, txirrindularitza, patinajea egiten dira eta saskibaloi kantxak ere badaude. Zurriola hondartzaren ondoan gaudela nabaritzen da, surf giroa nonahi baitago.
Sagües Gros auzoko parte da eta aisialdi gune garrantzitsu bilakatu da. Terraza eta tabernak daude; skatea, txirrindularitza, patinajea egiten dira eta saskibaloi kantxak ere badaude. Zurriola hondartzaren ondoan gaudela nabaritzen da, surf giroa nonahi baitago.
Kursaal
Sagues atzean utzita, Zurriola pasealekutik jarraituko dugu oinez. Kursaal Kongresu Jauregia ikusiko dugu berehala: Rafael Moneo arkitektoaren “kuboak”. Urumea ibaiaren bokalean hondartu diren bi arroken moduan aurkeztu zituen egileak. Hasieran ika-mika handia piztu zuen Kursaal jauregiak. Izan ere, aurretik zegoen eraikina ordezkatu behar zuen: 1921ean inauguratutako Kursaal Handia, arkitektura klasikoaren eta estilo frantsesaren eredugarri, urte haietako eraikin dotoreen sinboloa. Moneoren sorkuntzak erabat hausten zuen Belle Époque garaiko Donostiako estetikarekin. 1999an inauguratu zuten, eta Donostia modernoaren ikur bihurtu zen.
No hay imagen
Hala ere, auzoaren berritzea lehenago hasi zen, 1995ean Zurriola hondartza sortu zenean. Urumea bokalearen alde batean horma bat eraiki zuten hondartza handitzeko eta olatuetatik babesteko. Hala ere, olatuak ez ziren desagertu, eta gaur egun hondartza surfegileen gustukoena izaten jarraitzen du.
Hiriko kultur egutegiko jarduera asko Kursaalen izaten direnez, jende asko ibiltzen den gune bilakatu da. Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Zinemaldia eta beste hainbat ekitaldik jendetza erakartzen dute.
Eraikuntza Hutsa (Oteiza)
Paseo Berrian barrena aurrera eginez, bi aldeetan ikuspegi berezia zabaltzen da. Argazkilaritza Elkartearen egoeratik aurrera, ezkerrean Urgull mendia eta eskuinean itsasoaren zabaltasuna ikusiko ditugu. Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskultura ikusiko dugu Santa Klara uhartea eskuinean dugunean. 1957ko Sao Pauloko Bienalean saria irabazi zuen lana, gaur egun arte garaikidearen erreferentzia da.
No hay imagen
Igeldoko mendiari begiratuz Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia ikusiko dugu bere oinean. Donostiako kostalak Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida bezalako euskal artista garrantzitsuen lanak hartzen ditu. 2021ean laugarren kide bat gehitu zitzaien, lehen emakumea: donostiarra den Cristina Iglesias. Bere instalazioa, Hondalea, Santa Klara uharteako itsasargian dago. Euskal kostaldearen topografia izan zen bere lanerako inspirazioa, eta ingurumenaren babesa aldarrikatzen du.
Nautikoa
Nautikoa esertzeko, gelditzeko eta badiari begiratzeko leku gogokoenetakoa da. Hemen dago Donostiako Real Club Nauticoren egoitza, errazionalismoaren adibide esanguratsuenetakoa.
José Manuel Aizpurua eta Joaquín Labayen arkitekto euskaldinek eraiki zuten 1929an. Bi arkitektoak itsasontzi arkitekturan inspiratu ziren. Edozein ikuspegitik, Nautikoa kaiaren ondoan ainguratutako itsasontzi baten itxura du.
Artzain Onaren katedrala
Kontxako pasealekutik Zentrorantz joanez, Loiola kalean kokaturik, hiriko eraikinik altuena ikusiko dugu: XIX. mendean eraikitako Artzain Onaren katedrala. Bitxikeria gisa, Loiola kale peatonal honetatik lerro zuzen batean ikusiko ditugu alde batetik Parte Zaharreko Santa Maria eliza eta bestetik Artzain Onaren katedrala. Eraikina izen bereko plaza zabalean dago, Donostiako erromantizismo garaiko eremuan. Tontor luzeari esker hiriko eraikinik altuena izatera iritsi da eta baita hiriko elizarik handiena ere. Eliza 1897an inauguratu zen, eta estilo neogotikoa du. 1953 arte ez zen katedrala izan.
No hay imagen
1946ko uztailaren 18an diktadura frankistaren aurkako ekintza bat egin zuten katedralaren tontorrean. Joseba Elosegi, 1936ko gerran euskal gudaria, lagun batzuekin batera ikur debekatua zen euskal bandera jarri zuen. Hain zuzen, Artzain Onaren katedralatik gertu, San Bartolome auzoan, 2021ean haren izena daraman begiratoki publikoa ireki zen. Handik ikus daitezke zentroko teilatuak, Atochako dorrea, bera Artzain Onaren katedrala, Uliako mendia eta Urgull mendia.
Aieteko parkea
Hirigunetik urrundu eta muino txiki bat igo ondoren, Donostiako beste eremu berde handi bat ezagutuko dugu: Aieteko parkea. Antzina familia aristokratikoen landetxe oparoa izan zena, denentzako erabilera publikoko espazio bilakatu da. Askorentzat auzo honetako oasisa da, hiriko goiko eremuan dagoena. Pierre Ducasse Baionako udal lorezainak diseinatutako eremuak hiriko erritmo bizitik ihes egitea eta leku lasai eta eder batean egotea ahalbidetzen du.
Etxea Bailengo dukeena zen arren, Espainiako errege askok eta Francisco Franco diktadoreak udako egoitza gisa erabili zuten. 2011n Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia egin zen eraikin honetan, Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen ikur bilakatu zena.
Flemingi omenaldia
Kontxa pasealekutik goazela, Berrehungarren Urteurrenaren Begiralekuan aurkituko dugu Eduardo Chillidak 1955. urtean eginiko eskultura bat: Flemingi omenaldia. Penizilina aurkitu zuen Alexander Fleming biologoaren omenez egin zuen.
Badiara begiratuta, irudikatu dezakegu etxerako bidean zetozen arrantzale donostiarrek ikusten zutena. “Irutxulo” esaten zioten hiriari, lehorrera begiratzean labar artean ikusten zituzten hiru zuloen ondorioz: Ulia, Urgull, Santa Klara eta Igeldoren arteko zuloengatik, hain zuzen.
Badiara begiratuta, irudikatu dezakegu etxerako bidean zetozen arrantzale donostiarrek ikusten zutena. “Irutxulo” esaten zioten hiriari, lehorrera begiratzean labar artean ikusten zituzten hiru zuloen ondorioz: Ulia, Urgull, Santa Klara eta Igeldoren arteko zuloengatik, hain zuzen.
No hay imagen
Loretopetik gertu gaude; Ondarreta eta Kontxa hondartzak zatitzen dituen arroka muturra da. Bertan zegoen garai batean Loretoko Andre Mariari eskainitako ermita. Loretopek Loretoren azpian esan nahi zuen. Kontxako pasealekua eta Antigua auzoa lotzen dituen oinezkoentzako tunelak ere izen berbera du, eta 2016. urtetik bere barnealdean artelan bat gordetzen du: Miramart obra. Victor Goikoetxea artistak itsasoa margotu zuen tunelaren bobedan, oinezkoek ur azpian daudela sentitu dezaten.
Haizearen Orrazia
Hiriaren sinbolo ezagunenetako bat gordetzen duen tokira iritsi gara, Eduardo Chillida eskultore donostiarraren Haizearen Orrazira. Hark hain gustuko zuen lekuan eskultura bat egiteko ideia bururatu zitzaion, eta 1950eko hamarkadan hasi zen lehen zirriborroak egiten. 1977an jarri zituzten, azkenik, Haizearen orrazia osatzen duten altzairuzko hiru piezak. Geroztik, ortzimugatik iristen diren olatu eta haize ufadak orrazten dituzte hiru eskultura hauek. Chillidarentzat, itsasoari begiratzeko tokia zen hau, herritarren elkarbizitzarako eta topaketarako leku bat.
Plaza hau Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatu zuen. Espazio hau naturaren ikuskizuna gozatzeko anfiteatro ireki moduan bihurtu nahi zuen. Kantauri itsasoko olatuek indarrez jotzen dutenean, ura eta haizea lurzoruan jarritako tximenietatik indarrez ateratzen dira, horrela jolas geiser bihurtuz.
Funikularra
Donostiako ikuspegi ederrak gozatzeko, eta denboran atzera egiteko, ez dago funikularra hartu eta Igeldoko mendiko jolas-parkera igotzea baino hoberik. Oraindik mantentzen du aspaldiko Donostiaren esentzia. Funikularretik jaitsita estilo retroko iragarki zaharrak ikusiko ditugu, eta parkeko hainbat jolasgarri jatorrizkoak direla ohartuko gara: Suitzako mendia eta Ibai Misteriotsua, besteak beste.
No hay imagen
Funikularra 1912an inauguratu zen, garai batean han zegoen jatetxea eta kasinoa lotzeko. Hala ere, 1924an, Primo de Rivera jeneralak jokoa debekatu zuenean, jabeak erabilera aldatzera behartu zituzten. Parkearen norabide berria zehaztean, Igeldoko parkeko jabeek Bartzelonako Tibidabo jolas-parkea hartu zuten eredu, hura bezala, hiriko paisaia gozatzeko miragune eta aisialdirako parke bihurtuz. Igeldoko jolas-parkeaz gain, natura gozatzeko bide ugari daude. Igueldo esploratzeko ibilbide naturaletan itsasertzeraino jaitsi gaitezke, baita Donejakue bidearekin lotu ere.