Erretiratu nintzenetik nire jaioterria goitik behera zeharkatzen dut. Kostaldea zipriztintzen duten artelanen arrastoari jarraitzen diot. Nirekin etorri nahi?

Ibilbideak oinez eta bizikletaz

Artea & Natura ibilbidea

Oinez esploratzeko hiri bat

Donostia oinez ibiltzeko hiri erosoa da. Nik egunero egiten dut paseo berbera hiriaren kostaldetik, Saguesetik Haizearen orraziaren eskulturaraino, eta ez naiz inoiz aspertzen. Beti dago hor paisaia hori, baina beti desberdin.

Ibilbide honetan hainbat euskal artisten eskulturak ikusiko ditugu; naturaz gozatzeko parke, mendi, lorategi eta hondartzak zeharkatuko ditugu; eta atseden hartzeko begiraleku ikusgarrietara iritsiko gara. Ia zazpi kilometroko ibilbide hau egitea ohitura bihurtu da niretzat, eta halere, egun bakoitza esperientzia errepikaezina da.
Ikusi ibilbide osoa

Ibilbidearen mapa interaktiboa
Distantzia: 10km
Geldialdiak: 9
Denbora: 2h 30m