Itsas Hiria ibilbidea

Ibilbide osoa

Distancia: 6 km
Paradas: 8 geldialdi
Tiempo: 1h 15m
ciudad maritima
1
2
3
4
5
6
7
8

Konstituzio Plaza

XIX. mendearen erdialdera arte, hiria osoa gaur egungo Parte Zaharra zen eta jaiak Konstituzio plazan ospatzen ziren. Orain ere hiriko jairik garrantzitsuena den urtarrilaren 20an, Donostiako egunean, plazak erdigunea osatzen du. Eta bertan ospatzen dira ekitaldi nagusiak, eta 24 orduko jai etengabean, danborren soinua ez da eten. Irailean Euskal Jaiak ospatzen dira; irailaren lehenengo larunbatean Sagardo Eguna ospatzen dugu, eta sagardogileen zukua dastatzeko aukera paregabea izaten da. Sagardoa aspaldian euskal itsasgizonen espedizioetan edari oso estimatua izan zen, Terranovako urruneko lurraldeetara balea eta bakailaoa arrantzatzera zihoazenean, edariak C bitamina zuelako itsasgizonek ez baitzuten eskorbutua pairatzen. XIX. mendean sagardoa Parte Zaharreko etxeetako sotoetan egiten zen. Topaguneak ziren, eta ikertzaileen arabera, gastronomia elkarteetako lehenengoak sortu ziren.
Abenduaren 21ean, Tomas Deunaren egunean, plaza azoka handi bihurtzen da. Bazen garai bat non baserritarrek euren produktu onenak saltzera plazara ekartzen zituzten. Oinez, zaldizko eta astoaren gurdietan iristen ziren. Gipuzkoako herrietan garraioa hobetu zenean, azoka ez zen hain beharrezkoa, baina baserritarrek ohitura mantendu zuten Donostian Tomas Deunaren egunean etortzeko. Gaur egun tradizio eta jai osoa da. Ohikoa da txistorra postuak jartzea plazan, eta baserritarren jantzi tradizionalak janztea.
No hay imagen
Plaza Parte Zaharreko bihotzean dago, hiru solairuko etxebizitza ditu balkoi zenbakidunekin, izan ere denbora batez zezen plaza gisa ere erabili zen. 1813an hiria pairatu zuen setioak plaza zegoen barroko eraikin bat suntsitu zuen eta haren ordez Udaletxearen proiektua eraiki zen. 1947an Udaletxea gaur egungo kokalekura aldatu zen, Alderdi Ederko eraikinera, eta horregatik urte batzuk geroago Liburutegi Munizipala ezarri zen hemen. Eraikin honen ondotik pasatuz San Jeronimo kalera irtengo gara eta eskuinetik jarraituz abuztuaren 31 kalera iritsiko gara. Kale honetan, eskuinetik jarraituz, Kañoyetan plazara (Kanoien Plaza) iritsiko gara, eta hemen San Telmo eta Santa Korda museoa aurkituko dugu.

Santa Korda eta San Telmo

Hiriko kale zahar eta estuena da. Leku honetan imajina dezakegu nolakoa zen Parte Zaharra 1813an suntsitu aurretik. Antzinako hiria nolakoa zen adierazten duen kale bakarra da. Santa Korda kaleko atea monasteriorako sarbideetako bat zen eta hemen sartzen ziren donostiarrak elizara. XVI. mendean eraikitako domingotarren monasterioa, gaur egun San Telmo Museoa da eta Santa Kordako sarbidea beraren parte da. 1902an inauguratua, Euskal Herriko museorik zaharrena da.
No hay imagen
Hemen bertan dago nire gurasoen jatetxea. Ibilbidea hasi zenetik jadanik gastronomiak pisua handia duela intuitu dezakezue. Parte Zaharreko jatetxe eta tabernetan egiten diren pintxo eta platerak mundu osoan ezagunak dira. Donostia gastronomia zaleen paradisua da. Pintxoa donostiar gastronomiaren ikurra da eta Parte Zaharra hiriko pintxo taberna gehien dituen auzoa da.

Santa Maria eliza

Añade aquí tu texto…

No hay imagen
Santa Mariaren basilikaren atarira joango gara itsasoarekin duen harremana ezagutzeko. 1774an inauguratutako elizaren eraikuntza Caracasko Gipuzkoako Errege Konpainiak ordaindu zuen, itsas merkataritzaren bidez lortutako irabaziekin. Konpainiak garrantzi handia izan zuen Gipuzkoaren garapen ekonomikoan, Donostian bereziki XVIII. mendean. Ameriketatik iristen ziren produktu garrantzitsuenak, tabakoa, larrua, kotoia eta kafea izan ezik, kakaoa eta pinola ziren, eta horiekin txokolatea egiten zuten azukrearekin batera. Horrela, txokolatearen inguruan luxuzko industria garrantzitsua sortu zuten Donostian. Beraz, esan dezakegu Santa Maria Eliza kakao venezuelarrarekin eraiki zela. Konpainiak Ameriketara iltzeak, aingurak, armak eta gailu militarrak eraman zituen, eta itzuleran kakaoa ekarri.

Elizaren ondoan dauden eskaileretan gora eginez Urgull mendira iritsiko gara. Han hiriko ikuspegi ederra dago; garai batean defentsarako leku estrategikoa izan zen.

Santa Mariatik portura joango gara, eta Aquariumera iritsi arte paseatuko dugu.

Aquarium

Urteetan zehar, Euskal kostaldean harrapatutako bale baten espektakularrezko hezurdura Aquariumaren ikurra izan da. Donostiaren historia bera ezin da ulertu balearen arrantzari buruz sakondu gabe. Balearen ehizak aberastasun handia ekarri zion hiriari eta Gipuzkoa osoari: bale olioa ekoizten zuten, eta garrantzi handia zuen, erregai gisa erabiltzen zelako. Garai hartan erregairik onena zen, asko argitzen zuen eta garbiena zen.

Añade aquí tu texto…

Euskal Itsas Museoa

Euskal Herriko itsas historiaren ezagutzarako museo erreferentea da. 1991n inauguratua, Donostiako Kontsulatuaren eraikinean du jatorria, XVIII. mende erdian portuan eraikia. Etxe Dorrea Kontsulatuak sortu zuen portuko jarduera kontrolatzeko eta zerbitzu desberdinak eskaintzeko, hala nola itsasontzien sarrera eta irteerak zaintzea, itsas laguntzak edo kaien ordena eta segurtasuna zaintzea. Garrantzi handia izan zuen Caracasko Gipuzkoako Errege Konpainiaren garapenean eta bakailaoa eta balea inguruan sortutako industriaren bultzadan.
No hay imagen
Portuko paseoan gaude. Etxean kontatu izan didate aspaldi paseo hau La Jarana auzoa bezala ezagutzen zela. Eremu hau hiriko harresietatik kanpo geratzen zen, eta beraz, itsasgizonak gauez iristen baziren, itsasoko harresiaren atea itxita zegoen. Horregatik kanpoko taberna eta ostatuetan geratzen ziren. Girola giroa ohikoa zen zati honetan. Portua arrantzale, itsasgizon eta arraunlari handien harrobia izan da. Hain zuzen ere, auzoko jaiak uztailaren 16an ospatzen dira, Karmengo Ama egunean, arrantzaleen patroian.
Ibilbideko hurrengo hiru geldialdietan Parte Zaharretik urrunduko gara. Hala ere, ikusiko duzue hauek ere itsasoarekin eta Parte Zaharrarekin estuki lotuta daudela.

Foru Aldundia

Gipuzkoako plazan gaude, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurpegiaren aurrean kokatu eta goiko aldera begiratuko dugu. Bost busto zuri aurkituko ditugu. Nor dira?
Bost itsasgizon eta esploratzaile gipuzkoar: Andrés de Urdaneta -Filipinetatik Mexikora itzulbidea aurkitu eta dokumentatu zuena-, Juan Sebastian Elcano -munduari bira eman ziona-, Blas de Lezo -Espainiako Itsas Armadako burua-, Antonio de Oquendo eta Zandategui -Miguel de Oquendo almirantearen semea- eta Miguel Lopez Legazpi -Filipinetako Manila hiria sortu zuena-.

Haien gainean Gipuzkoako armarria ikusiko dugu. Bost itsasgizon gipuzkoarrek Espainiako koroa zerbitzatu zuten militar, itsasgizon, idazkari edo eskribau gisa.

Oquendotarren Etxea

Gros auzorantz goaz. Zehazki, Ulia mendiaren magalean. Gaur egungo Sagüés eremuan, Zemoria kalean XVI. mendeko jauregi bat aurkituko dugu: Oquendotarren Etxea. Gaur egun, eraikin historiko hau Okendoko kultur etxea da, Gros auzoko udal kultur zentroa.

Oquendotarrak Donostiako historiako familia garrantzitsuenetako bat izan ziren XVI. eta XVII. mendeetan. Miguel de Oquendo 1588ko Itsas Armada Inbencibleko jeneraletako bat izan zen. Helburua Ingalaterra erasotzea zen, baina espedizio hori porrot bat izan zen eta itsasgizon donostiar asko hil ziren.
No hay imagen
Zemoria kalean gora jarraitzen badugu, Uliako basoan gora egin dezakegu, eta hemen Baleazalearen atalaya aurkituko dugu. Erdi Aroan, donostiar arrantzaleek baleak eta bakailaoak arrantzatzen zituzten, zetazeoen gantza eta barailak erabiliz tresna ugari fabrikatzeko.

Uliako magaletan galtzeko bide ugari aurkituko ditugu eta itsaslabarretara iritsi gaitezke kostaldea gozatu eta espazio natural ikusgarri hau kontemplatzeko. Ibilbidea amaitzear dago; azken geldialdia Kontxako paseoan egingo dugu, Bikentenarioko balkoian.

Bikentenarioko Balkoia

Hemen Donostiako historiako gertaera tragikoenetako bat gogoratuko dugu. Aurrean Kontxako badiaren eta Parte Zaharrearen ikuspegi ederra dugu, baina 1813ko abuztuaren 31ra itzuliko bagina ez genuke su, kanoi tiro eta kea baino ikusiko. Bi hilabeteko setioaren ondoren, frantziar soldaduek, ingeles eta portugaldar soldaduek hiria harresitua zeharkatzea lortu zuten. Frantziarrak kanporatu zituzten, baina hiria arpilatu eta suntsitu zuten. Gaur ezagutzen dugun hiria huraren gainean eraikita dago.
Sarraskia eta suntsipen ikaragarria izan zen. Soldaduek indarrez sartu ziren herritarren etxeetan, etxeak erre zituzten, lapurretak egin zituzten, emakumeak bortxatu eta mila herritar inguru hil zituzten… eta biziraun zutenek zailtasun handiak izan zituzten aurrera ateratzeko. Azkenean lortu zuten. Izan ere, Parte Zaharreko Kañoyetan plazan hiria berreraiki zuten pertsona guztien omenezko eskultura bat dago. Donostiarrek erakutsi zuten adorearen ikur bihurtu da; etxea adreiluz adreilu berreraikitzeko prest dagoen emakume baten eskulturak tragedia hori gogorarazten du.