Plan aktiboak

Etengabe mugitzen ari den hiria

Donostia hiri bizia eta aktiboa da, eta bizimodu osasungarria sustatzen du. Makina bat aukera dituzu zure kirol gustukoenaz gozatzeko, bai itsasoan, bai lehorrean, eta edozein urte sasoitan, gainera. Aprobetxatu gure azken belaunaldiko azpiegiturak sasoian jartzeko!

Kontsultatu agenda
Kirol jarduera bakoitzak urte garai jakin bat izan ohi du, batez ere aire zabalean egiten direnek. Kontsultatu gure ekitaldien agenda, eta, horren arabera, erabaki zein den unerik onena hiria bisitatzeko eta zure zaletasunez baldintza ezin hobeetan gozatzeko.

Nazioarteko ekitaldietarako prestatutako kirol azpiegiturak