Gurpil gainean
Donostiaren izaerarekin bat dator paisaia mirestearekin batera aske ibiltzeko aukera izatea. Bizikletaz, patinez edo ‘skate’z ibil zaitezke. Garrantzitsuena bideaz gozatzea da!
Txirrinda
Donostia bizikletaz ibiltzeko hiri ezin hobea da. Hiriko bidegorri-sareak, ia 80 km-ko luzera duenak, eta bere orografia ia lauak hiritik modu erosoan ibiltzeko aukera ematen dute, arriskurik gabe eta ikuspegi paregabeez gozatuz.
Azken urteetan nabarmen indartu da bizikletaren erabilera hirian, eta, gaur egun, zerbitzu andana eskaintzen da kirol horrekin lotuta, hala nola bizikletak alokatzeko zerbitzuak, elkarteak, dendak…
Hiritik kanpo, naturaz, zuhaitzez, basoz, tunelez eta abenturaz inguratutarik bizikletazko ibili nahi baduzu, Donostiako Itzulia edo Andoain-Leitzaran bide berdea gomendatzen dizugu.

Bisita gidatuak
Denbora gutxi baduzu edo aditu baten eskutik ezagutu nahi baduzu hiria, bisita gidatuak irtenbide ezin hobeak dira. Bizikleta konbentzionalean edo elektrikoan egin ditzakezu!

Bizikleten alokairua
Mugi zaitez hirian barrena modurik erosoenean. Aurkitu bizikletak saldu, alokatu eta konpontzeko gure establezimendu guztiak.

Ibilbideak
Donostian eta inguruetan ehunka kilometro bidegorri eta bide berde daude, kirola egiteko eta bizikletaz lasai gozatzeko aukera ematen dizutenak.
Rollera eta skatea
Lerroko patinajea gero eta jarraitzaile gehiago ari da lortzen Donostian. Herriko zenbait elkartek maila guztietara egokitutako talde-irteerak antolatzen dituzte, eta praktikatzea eta lagunartean gozatzea sustatzen dute.
Skateari dagokionez, hiriak hiru udal skatepark ditu. Hirigunetik gertukoena Anoeta estadioaren atzean dago, eta beste biak, zabalagoak eta ekipatuagoak, Pagolan eta Txaparrenen daude, baina erdigunetik pixka bat urrunago.

Únete
Donosti Roller: Donostiako patinaje-komunitatea
Egin bat Donosti Rollerrekin, maila guztietako irristaketa-zaleak biltzen dituen elkartearekin. Hirian eta inguruetan irristaketaz gozatzeko irteerak, ekitaldiak eta jarduerak antolatzen dituzte.