Running
Donostian lasterka ibiltzea kirola egitea baino askoz gehiago da. Gure herri-lasterketetako giroa bizitzea da, ametsezko paisaiez gozatzea eta runningaren zirrara sentitzen duen hiri bat zeharkatzea.

Donostian jende askok du gustuko runninga eta zaleek nahiz bisitariek hirian urtean zehar egiten diren herri-lasterketa ugariez goza dezakete. Lasterketa horietan, parte-hartzea oso handia izaten da, eta ezagunenetan kanpotik etorritako askok hartzen dute parte zaletasun osasungarri horretaz gozatzeko.
50/50/25 Erronka
Helburua argia eta anbizioz betea da: 2025erako emakumeen izen-emateen % 50 izan dadin lortzea. Egun, Behobiako izen-emateetan, % 26,3 emakumeei dagokie eta urtetik urtera ehunekoak gora egiten duen arren, oraindik badago zeregina.

Nola lortuko dugu?
2019ko Donostiako Zurich Maratoia egin nahi duten sei emakume aukeratu dira eta zerbitzu hauek jarriko dira beren eskura:
-Dortsala.
-Ostatua.
-Donostiarako lekualdaketa-gastuak.
-Atletismoan aditua den entrenatzailea. Lasterkari bakoitzari entrenamendu-plan bat eskainiko dio.
Lasterketetan parte-hartzea zergatik ez da paritarioa?
Hainbat datu deigarriak dira: Behobia Txikik nesken % 44ko parte hartzea du eta Behobia Gazteak % 48koa. Orduan, zergatik dira % 24 soilik neskak helduen lasterketan? Hainbat azterketak adierazten dute 12 eta 14 urte arteko neskek masiboki uzten diotela kirola egiteari.
Donostia Turismotik, kirolean emakumeek duten parte-hartzea babestu nahi dugu. Hori dela eta, Behobiarekin eta Donostiako Zurich Maratoiarekin batera, 50/50/25 proiektuan ari gara lanean.
Lortuko dugu!
Aupa neskak!
Aupa neskak!
Donostiak bat egiten du hiriko lasterketa handietan (Behobia-Donostia eta Zurich Maratoia) parekidetasuna lortzeko konpromisoarekin.
Gaur egun, izena ematen duten lau pertsonatik bakarra da emakumea, eta, horregatik, 50/50/25 Erronka bezalako ekimenak bultzatzen dira, ekitaldi horietarako prestatzen diren emakume korrikalariei laguntza, entrenamendua eta baliabideak eskaintzeko. Lagundu emakumeen % 50eko parte hartzea lortzen!
Donostiako lasterketa ezagunenak
Urtean zehar pertsona asko ateratzen dira lasterka ibiltzera gure kale eta pasealekuetan. Hori da entrenatzeko modurik onena, gure herri-lasterketetan maila eman nahi baduzu. Izan ere, mundu osoko zale eta atletekin neurtuko dituzun indarrak!


