Urumea ibaia
Arakatu ibaiaren inguruko pasealekuak eta hiribideak
Donostia itsasoak bustirik dago, baina badu ibai eder bat ere, hirian erabat integratua. Urumea ibaia Loiola auzotik sartzen da hirian, eta Kantauri itsasora isurtzen ditu urak, Urgull mendiaren eta Zurriola hondartzaren artean.

Ibaiaren albo banatan, pasealeku dotoreak eta zuhaiztiz jantziriko hiribideak topatuko dituzu. Handik ibiltzen dira, hain justu, korrikalari amorratuak, bizikletazaleak eta tipi-tapa ibiltzea gustuko dutenak. Bisita ditzakezu, orobat, ibaiaren gaineko zubi ugariak, bakoitza estilo arkitektoniko eta garai batekoa. Nabarmentzekoak dira Zurriolakoa, Santa Katalina eta Maria Kristina.
Ibilbide Berde Interaktiboa: 3,8 km-ko ibilbidea eta 11 geltoki nabarmen Urumea ibaiaren ertzean
Urumeako zubiak
Ezagutu Donostia eta inguruak bizikleta gainean. Donostia eta inguruetako bidegorriak eta bide berdeak apartekoak dira kirola egiteko eta bizikletaz modu atseginean eta arriskurik gabe gozatzeko.

Zurriolako zubia
Kursaal Biltzar Jauregiaren ondoan dago, eta art deco estiloko farola deigarriengatik nabarmentzen da. Urumea ibaiaren bokaletik eta Zurriola hondartzatik hurbilen dagoena da.
Kursaal Biltzar Jauregiaren ondoan dago, eta art deco estiloko farola deigarriengatik nabarmentzen da. Urumea ibaiaren bokaletik eta Zurriola hondartzatik hurbilen dagoena da.

Santa Katalina zubia
Guztietan zaharrena da, eta urte askotan egurrezkoa izan zen. Gaur egungo itxura zenbait suntsipen eta berreraikuntzen emaitza da.
Guztietan zaharrena da, eta urte askotan egurrezkoa izan zen. Gaur egungo itxura zenbait suntsipen eta berreraikuntzen emaitza da.

Maria Kristina zubia
1905ean inauguratu zuten, eta zubiaren mutur banatan dauzkan obeliskoak ditu bereizgarri, 18 metroko altuera baitute.
1905ean inauguratu zuten, eta zubiaren mutur banatan dauzkan obeliskoak ditu bereizgarri, 18 metroko altuera baitute.

Mundaizko zubia
1999an inauguratu zuten; garai batean, Urumea ibaia zeharkatzen zuen euskarririk gabeko zubi bakarra izan zen. Inguruak ere berriz urbanizatu zituzten.
1999an inauguratu zuten; garai batean, Urumea ibaia zeharkatzen zuen euskarririk gabeko zubi bakarra izan zen. Inguruak ere berriz urbanizatu zituzten.

Agirre Lehendakariaren zubia
Oinarririk gabeko zubia. Haren egitura ibaiaren ertz banatan bermatzen da. Zortzi koloretako 45.000 baldosa ditu.
Oinarririk gabeko zubia. Haren egitura ibaiaren ertz banatan bermatzen da. Zortzi koloretako 45.000 baldosa ditu.

Realaren zubia
Trenbidera ematen zuen burdinazko zubi zaharraren gainean eraiki zuten. Pasabide berria 2010ean inauguratu zen.
Trenbidera ematen zuen burdinazko zubi zaharraren gainean eraiki zuten. Pasabide berria 2010ean inauguratu zen.
Erdialdetik haratago
Urumea ibaia bokaletik gertu zeharkatzen duten sei zubi nagusiez aparte, inguruko auzoetan ere topatuko dituzu zenbait pasabide eta baserri. Guztiek ere funtsezko eginkizuna izan zuten Donostiaren garapenean XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.