Donostiako Isuri Gutxiko Eremua

Europako jarraibideei jarraiki eta maiatzaren 20ko 7/2021 Legea betez, zeinetan esaten baita 50.000 biztanletik gorako hiri guztiek emisio gutxiko eremu bat ezarri behar dutela, Donostiak dagoeneko ezarri ditu Isuri Gutxiko Eremura (IGE), edo Zona de Bajas Emisiones (ZBE) gaztelaniaz, sartzeko baldintzak.
IGEk hiriaren erdialdea baino ez du hartzen: mapan berdez markatutako eremua.
Mapa de la Zona de Bajas Emisiones en Donostia / San Sebastián
IGEra ingurumen-baldintzak betetzen dituzten ibilgailu guztiak sar daitezke. Kontrola kameren bidez egiten da, eta kamerek matrikula irakurtzen dute; beraz, EZ da beharrezkoa autoan etiketa eramatea. Hemen  egiazta daiteke ibilgailuak baldintzak betetzen dituen edo ez

Ingurumen-baldintzak betete eta ESPAINIAN matrikulatutako ibilgailua baduzu

Ez da tramiterik egin behar.

Ingurumen-baldintzak betete eta ATZERRIAN matrikulatutako ibilgailua baduzu

Lehenengo fasean (2025-2027) atzerriko ibilgailu hauek sartu ahal izango dira: 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismoak eta furgonetak (gasolina eta diesela) Autobusak, autokarrak eta kamioiak: – Gasolina: 2001-10-01etik aurrera matrikulatutakoak – Diesela: 2006-10-01etik aurrera matrikulatutakoak – 2004-01-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak

Adi

Matrikulazio-baldintzak betetzen dituzten atzerriko ibilgailuak IGE eremura sartu ahal izango dira, baina nahitaezkoa da bisitariak aldez aurretik erantzukizunpeko adierazpena bete izana.

Datu hauek eman beharko ditu:
– Ibilgailuaren titularra
– Ibilgailu mota
– Matrikula
– Matrikulazio-data
– Erregai mota
– Fitxa teknikoa
– Ibilgailu historikoa eta europar txartela izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa

Ibilgailuak ingurumen-baldintzak betetzen EZ baditu

Ezingo da IGE eremura sartu, hau da, hiriaren erdialdera, baina ibilgailua zentrotik oso gertu aparkatu ahal izango du. Hauek dira aukerak: