Destino berde eta jasangarria

Ongi etorri jasangarritasunarekin konprometitutako gure hirira, berdeak baitira bidaia bera, ostatua eta aisialdiko jarduerak. Egin bat gure ahaleginekin, etorkizuneko belaunaldiek bide hori bera egin ahal dezaten.

Donostia Green Destination

Donostiarren eguneroko martxa errespetatuko duen turismoaren alde egiten dugu; kaleak, parkeak eta hondartzak garbi edukiko dituen turismoaren aldekoa. Gure turismo ereduak harmonia sustatzen du tokiko merkataritzarekin eta jarduerarekin.

Karbono aztarnaren neurgailua

Klima aldaketa arintzen eta tokiko ekosistemak berreskuratzen laguntzen duen ekimena. Sartu zure egonaldiko datuak —hala nola garraioa eta ostatua—, eta kalkulatu zenbat berotegi efektuko gas sortu duzun zure bisitan..

Hiria bizitzeko aholkuak

Donostiarroi gustatu egiten zaigu gure hiria, baita ondo pasatzea ere. Hemen dituzu zenbait ideia tokiko ohituretan murgiltzeko, betiere gure hiria gordez eta zainduz, eta espazioak, jendea eta ohiturak errespetatuz.

Donostia Konprometituaren dekalogoa

Turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu, herritarren bizi-kalitatea baita gure abiapuntua. Etengabe ari gara lankidetzan tokiko turismo sektorearekin, alde guztientzako esperientziarik onena sortzeko.

Donostia, destino irisgarria

Donostian, hiriaren irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa dugu. Horregatik, monumentu, atrakzio eta zerbitzu nagusiek eskaintzen dituzten irisgarritasun ezaugarrien diagnostikoa egin dugu.

Baliabide eta zerbitzu jasangarriak

Gure hiriko turismo enpresek konpromiso handia dute etengabeko hobekuntzarekin eta baliabideak ahalik eta ondoen kudeatzearekin, haren inpaktua eta ingurumen kutsadura murrizteko.