Nola iritsi

Bere kokapen estrategikoa kontuan hartuta eta ikusirik azpiegitura ugari dituela, Donostia erraz iristeko toki bihurtu da. Aukeratu ondoen datorkizuna, eta hasi zure bidaia!

Autoz

3,8 km eta 11 geldialdi nabarmeneko ibilbidea Urumea ibaiaren ertzean.
A-1 errepide nazionaletik (Madril-Irun) eta AP-8, A-63 eta AP-15 autobideetatik irits zaitezke Donostiara. Hiriaren erdialdean Isuri Gutxiko Eremu bat dago, eta mugatu egiten du automobilen zirkulazioa.

Hegazkinez

Donostiak hiru aireportu ditu inguruan: Bata hiriaren erdigunetik 20 km-ra, Madril eta Bartzelonarako konexioekin. Bilboko aireportua 100 km-ra dago, eta Biarrizkoa, berriz, 40 km-ra (biak nazioarteko konexioekin).

Aeropuerto – Conexión bus (pendiente)

Trenez

ADIF-RENFE
Donostiako tren geltokiak (Norteko geltokia) hiri askotara iristeko aukerak eskaintzen ditu, hala nola Madril, Bartzelona, Paris edo Lisboa. RENFE konpainiak ibilbide luzeko eta aldiriko tren zerbitzua eskaintzen du.

Aviso

La estación del norte (RENFE) está cerrada por las obras relacionadas con el TAV (Tren de Alta Velocidad). La estación provisional de Renfe está ubicada en la plaza Nestor Basterretxea. Acceso por el Paseo del Duque de Mandas, al lado de Tabakalera.
EUSKOTREN
Euskotrenek bide estuko trenbide sarea du, eta ekialdetik mendebaldera lotzen du Euskadi: Bilbotik Donostiara, kostaldeko zenbait herritatik igaroz, hala nola Zarautz, Hendaia edo Lasarte.
SNCF
Frantziako SNCF konpainiaren bidez, loturik daude Donostia eta Paris, Hendaiako tren geltokitik.

Autobusez


Donostiako autobus geltokia.
Donostiako autobus geltokia Federico García Lorca kalearen 1. zenbakian dago, RENFEren Norteko geltokiaren ondoan, eta estatuko beste hiri batzuekin eta Europako zenbait tokirekin lotzen du hiria.
LURRALDEBUS
Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiriarteko garraio publikoaren zerbitzua da, eta Gipuzkoa osoa eta hiru euskal hiriburuak lotzen ditu autobusez. Planifikatu hemen zure bidaia:
MUGI
MUGI tarifa sistema bateratu bat da, eta hiriko garraiobide publiko guztietan txartel berarekin bidaiatzeko aukera ematen du. Sistemak doako ontzi aldaketak, deskontuak eta hobariak eskaintzen ditu. Informa zaitez hemen:

Bizikletaz

Hiru ibilbide proposatzen dizkizugu, Donostiara hiriaren ekialdetik, mendebaldetik eta hegoaldetik iristeko. Bidegorriak ahalik eta zirkulaziorik apalena eta aldapa txikieneko ibilbidea kontuan hartuta diseinatu dira. Sartu Wikiloc ataria erabiliz:

Información

Donostia San Sebastián Turismoa no se hace responsable de posibles cambios en la información que se refleja en este apartado.