Nola mugitu

Donostia oinez ibiltzeko pentsatutako hiria da. Erraz mugi zaitezke, eta, gainera, garraio publikoak aukera ugari eskaintzen ditu hiriko puntu batzuetatik besteetara joateko.

Oinezkoak

Donostiak paseatzeko gonbita egiten du. Giza eskalan diseinatuta dago, eta oso erraz egin daiteke ibilbidea, distantzia laburrei, oinezkoentzako gune zabalei eta ibai ertzeko pasealeku zoragarriei esker.

Bizikletaz

Hiria guztiz egokituta dago bizikletaz ibiltzeko, 30 km baino gehiagoko bidegorriak ditu, bai eta 77 km baino gehiagoko bideak ere, txirrindulariek joan-etorriak seguru egiteko bereizita. Zenbait denda daude bizikletak alokatzen dituztenak.

ALQUILER DE BICIS Y SCOOTERS

Garraio publikoa

Donostian, dBusek eskaintzen du hiriko autobus zerbitzua. Autobusean zuzenean ordain dezakezu kreditu txartelarekin, eta museo, jatetxe eta saltokietan deskontuak eskaintzen dizkizuten txartel turistikoak ere erabil ditzakezu.

dBusek gaueko autobus zerbitzua ere eskaintzen du, Gautxori izenekoa. Linea horietako gehienak 00:00etan hasi eta 04:00etan amaitzen dira. Ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan bakarrik funtzionatzen dute, beti Donostiako Boulevardetik abiatuta.

Garraio publikoa da Isuri Gutxiko Eremutik zirkulatzeko aukerarik onena. Eremu horrek hiriaren erdigunea hartzen du, eta galarazi egiten du ingurumen baldintzak betetzen ez dituzten ibilgailuen zirkulazioa.

Doako aplikazioak

Servicio de bus Lanzadera en Navidad

– 6, 7, 8, 14 y 15 de diciembre
– Del 21 de diciembre al 5 de enero todos los días
(25 de diciembre y 1 de enero no habrá servicio)

Taxian

Donostiak badu taxi flota bat, eta eguneko 24 orduetan ibiltzen dira. Tarifak ofizialak dira, eta taximetroz neurtzen dira. Donostian, taxiak ez dira gelditzen kalean; geraleku batera joan behar da, edo telefonoz deitu.

Autoz

Hirira autoz iristen bazara, 6.000 aparkaleku plaza baino gehiago dituzu Donostian. Aparkalekuak erabiltzea eta garraio publikoarekin mugitzea gomendatzen dizugu, batez ere okupazio turistiko handieneko garaietan.

Aviso

Se recomienda no acceder en coche al centro de la ciudad. En su lugar, aparcar el coche en el parking disuasorio de Illunbe y moverse en transporte público, en bici o a pie.