Instalazioak
Mundu-mailako estadio bat
Realak, herrialde osoko futbol-klubik garrantzitsuenetako bat denak, bertan du egoitza. Estadio moderno eta diziplina anitzeko bat da, era askotako nazioarteko ekitaldiak ere hartzen dituena.

Reala. Txuri-Urdin maitea
Donostiak lehen mailan dagoen futbol-taldea du: Reala. 1909an sortu zen eta ibilbide luzea egin du futbolaren historian. Bere historian zehar, Espainiako Liga irabazi du bi aldiz, Erregearen Kopa behin eta Espainiako Superkopa beste behin. Horrez gain, hainbatetan bigarren geratu da lehiaketa horietan, eta askotan hartu izan du parte Europako lehiaketetan.
Atotxako zelai historikoa bota zutenez geroztik, 1993tik alegia, Realak 32.000 ikusle baino gehiago har ditzakeen Anoetako Estadioan jokatzen du..
Atotxako zelai historikoa bota zutenez geroztik, 1993tik alegia, Realak 32.000 ikusle baino gehiago har ditzakeen Anoetako Estadioan jokatzen du..

Gipuzkoa Basket Club
Donostia Gipuzkoa Basket 2001ean sortutako Gipuzkoako saskibaloi-taldea da, Donostian egoitza duena. Taldeak hainbat urte daramatza lehiaketan parte hartzen, eta 2008-2009 denboraldiaz geroztik GBCk ACBn dihardu. Zifrei dagokienez, 7.000 abonatu baino gehiago ditu, 100 enpresatik gora daude inplikatuta proiektuan eta, batez beste, 8.000 zale joaten dira partidak ikustera.
Donostia Gipuzkoa Basketek Donostia Arena 2016 gunean (Illumbeko zezen-plazan) jokatzen du. Guneak 11.000 ikuslerentzako tokia du.
Donostia Gipuzkoa Basketek Donostia Arena 2016 gunean (Illumbeko zezen-plazan) jokatzen du. Guneak 11.000 ikuslerentzako tokia du.
Jarraitu gure taldeei
Bisitatu haien webgune ofizialak eta egon zaitez informatuta Realaren eta Gipuzkoa Basketen gaurkotasunaz. Harmailetan zain izango gaituzu!