Esperientzia gastronomikoa
Basque Culinary Center
Sukaldaritza Arteei buruzko graduko unibertsitate-ikasketak
No hay imagen
Basque Culinary Center edo Gastronomia Zientzien Unibertsitateak 2011n ireki zituen bere gelak Donostiako Miramon Teknologia Parkean. Ikastetxe berri horrek Sukaldaritza Arteei buruzko graduko unibertsitate-ikasketak ematen ditu, goi-mailako jakintza sortzeko eta profesional kualifikatuak prestatzeko helburuz. Europa osoko bigarren gastronomia-unibertsitatea da, eta hori are lagungarriagoa da Donostiak sukaldaritza-arloan ospe handia izan dezan. Basque Culinary Centerren ikerketa ere egiten da, baita jakintza-transferentzia ere goi-mailako sukaldaritzako profesionalen eta gastronomiarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten enpresa-sektoreen artean, betiere nazioarteko ikuspegian oinarrituta.
Interesgarria zuretzat
Basque Culinary Centerrek asko aldatu den arlo baten (sukaldaritza) premiari erantzuten dio, betiere kontuan hartuta profesionalak, jaten emateaz gain, zentzumen guztiei dagozkien emozioak eragiten saiatzen direla. Gainera, Basque Culinary Centerrek ikastaroak antolatzen ditu sukaldaritza izugarri gustuko dutenentzat. Bertakoentzat, ikastaroak gaztelaniaz eta euskaraz ematen ditu, eta bisitari atzerritarrentzat, ingelesez.