Esperientzia gastronomikoa

Repsol gidako Eguzkiak Donostian

Donostian Repsol Eguzkidun 14 jatetxe dituzu zure zain, 23 Repsol Eguzki guztira. Jatetxe horietako bik, Akelarrek eta Arzakek, sari nagusia eskuratu dute, hiruna Repsol Eguzki, eta Kofradia jatetxeak, berriz, Eguzki Jasangarria, kudeaketa energetikoarekin eta bertakoa sustatzearekin duen konpromisoagatik.

Ezagutzen al duzu hainbeste Repsol Eguzkik argiztatutako beste hiririk? Bi urtez jarraian, Donostian egin da Repsol Eguzkien gala eta ikurra eskuratu duten jatetxeei saria eman zaie. Hirian bertan, Repsol Eguzkia jaso duten 14 jatetxe daude, horietako batek, Kofradia jatetxeak hain zuzen ere, Eguzki Jasangarriarena.

Donostian, gastronomia munduko jatetxerik onenetarikoak daude, izan ere, Michelin Izar entzutetsuez gain, Repsol Eguzkiekin ere sarituak izan diren hainbat eta hainbat jatetxe topa baititzakegu, besteak beste, Akelarre, Arzak, Kokotxa, Mirador de Ulía, Amelia by Paulo Airaudo edota Eme Be Garrote.

3 Repsol Eguzki

Perfil de Pedro Subijana a contraluz, capturando su silueta en un fondo iluminado.

Akelarre Jatetxea

Pedro Subijana gure sukaldaritzako ikono garrantzitsuenetakoa da, Kantauri itsasoaren bere talaiatik Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaile nekaeziena, Euskal autore sukaldaritza modernoa du lanaren ardatz.
Juan Mari Arzak y Elena Arzak, compartiendo una mirada cómplice en su restaurante.

Arzak Jatetxea

Euskal Sukaldaritzaren tenpluetako bat, etengabe eraberritzen ari dena, Ikerkuntzan oinarritutako nortasun propioko sukaldaritza garaikideko bere plater irudimentsuek beti liluratzen gaituzte. Honen guztiaren gidari Juan Mari Arzak eta bere alaba Elena dira, eta ondoan duten lantalde paregabearen laguntzari esker, Arzakeko otorduak esperientzia gastronomiko paregabeak izan ohi dira.
Pescado a la brasa del restaurante Elkano, con estrella Michelin.

Elkano Jatetxea – Getaria

Elkano arrain parrillaren erreferentea da, eta bertan prestatzen duten txitxarro errea nabarmentzen da. 1964an sortua, familia-jatetxe honek itsas zaporeak goraipatzeko artea findu du, teknika bikaina erabiliz eta produktua errespetatuz.
Primer plano de Martín Berasategui, reconocido chef.

Martín Berasategui Jatetxea – Lasarte- Oria

Sukaldariaren izena daraman jatetxeak aparteko sukaldaritza esperientzia eskaintzen du. Martin Berasategik tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen proposamen gastronomiko bat aurkezten du, 50 urte baino gehiagoko pasio eta dedikazioaren isla.
Plato estrella de Mugaritz: huevo roto con yema helada y flores blancas.

Mugaritz Jatetxea – Errenteria

Mugaritz gastronomia tradizionalaren mugak desafiatzeagatik da ezaguna. Andoni Luis Adurizen gidaritzapean, jatetxeak aparteko esperientzia sentsorial eskaintzen du, plater bakoitzean hausnarketa eta jolasera gonbidatuz eta testura zein zapore berriak esploratzeko aukera eskainiz.

2 Repsol Eguzki

Plato gourmet de alta cocina, representando la gastronomía local que ofrece la ciudad.

Alameda Jatetxea – Hondarribia

Alameda jatetxeak euskal tradizioa eta ikuspegi garaikidea uztartzen ditu. 1942tik, Txapartegi familiak Bidasoako tokiko produktuak nabarmentzen dituen sukaldaritza mantendu du, ingurunean eta kulturan errotutako esperientzia gastronomikoa eskainiz.
No hay imagen

AMA Tolosa Jatetxea

Javier Rivero eta Gorka Ricoren proiektua da. Jasangarritasunarekin eta tokiko produktuekin konprometituta, eskualdeko ekoizle txikien lana balioesten duen merkatu-sukaldaritza eskaintzen dute, plater bakoitzean benetakotasuna islatuz.
No hay imagen

Amelia Jatetxea by Paulo Airaudo

Paulo Airaudo sukaldariaren Amelia jatetxea Kontxako badiaren aurrean dago, Villa Favorita hotelean hain zuzen. Jatetxe intimoa da, eta bertan, sasoiko produktuekin eta sukaldaritzako teknika aurreratuenekin prestatutako menu sofistikatua aurkituko duzu.
No hay imagen

Casa Urola Jatetxea

1956an Donostiako Parte Zaharrean sortua. Pablo Loureirok inork ez bezala mimatzen eta prestatzen du sasoiko produktua, sukaldaritza tradizionalean oinarri duten zapore handiko platerak sortuz, bai barrarako baita jatetxerako ere. Parrilla da jatetxearen nortasunaren ikur.
No hay imagen

Bodega Katxiña – Orio

Mariskoa, arraina eta behi txuletak, txingarretan prestatuak mimo handiz Iñaki Zendoiaren eskutik. Orioko arrantza-herriko bailara baten bi hegaletan zabalduta, jatetxea eta familiako mahastiak daude; bertako mahats mordoekin ekoitzia da Katxiña txakolina.
No hay imagen

Kokotxa Jatetxea

Euskal zaporeak, produktuak eta sustraiak baztertu gabe, munduari eta, bereziki, Japonia urrunari irekitako Dani Lópezen sukaldaritza zentzumenen gozagarri da, nortasun eta maila handikoa. Upategi aparta du.
mirador-ulia

Mirador de Ulía Jatetxea

Kokaleku paregabean, Donostia oinpean duela, Ruben Trincadok bere sukaldaritzarekin txunditu egiten gaitu. Sukaldaritza berritzailea da berea, koplexurik gabekoa, euskal sustraiak zabalduz proposamen harrigarriak egiteko gai dena.
No hay imagen

Restaurante Narru

Arbaso hoteleko behe solairuan dagoen jatetxea da. Iñigo Peña chefak sasoiko produktuen alde egiten du, euskal gastronomiaren esentzia errespetatzen duten eta ukitu garaikidea duten platerak sortuz.
No hay imagen

Restaurante Rekondo

Igeldo mendiaren azpian dagoen Rekondo jatetxean produktu tradizionalaren aldeko apustua egiten dute, sukaldaritza onaren gakoa. Gainera, Wine Spectator ardo-aldizkariak eta Frantziako La Vine Review aldizkariak munduko upategi onenen artean aintzatetsitako upategi entzutetsua dute

1 Repsol Eguzki