Non jan
Gure sukaldaritzako onena
Donostian, gastronomia hizkuntza paregabea da. Adierazpen artistiko bat da, eta gai da emozio paregabeak transmititzeko eta gure gizartea egituratzen duten elementu kulturalak irudikatzeko.

Michelin izarrak
Donostia bigarren dago Michelin izar gehien dituzten munduko hirien zerrendan: 18 guztira. Zatoz deskubritzera!

Pintxotan
Pintxoaren munduko hiriburuan, ardura bakarra izango duzu: gehien gustatzen zaizuna aukeratzea. Sormena eta tradizioa, proportzio berean.

Jatetxeak
Euskal plater tipikoak, Donostiako errezetak eta km0 produktuak eskaintzen dituzten jatetxe tradizionalak. Ezagutu azoka sukaldaritza, hiriko jatetxe tradizionaletan.
No hay imagen

Sagardotegiak
Dastatu sagardorik onena ekoizten duten lekuan bertan. Donostia inguruan kalitate goreneko 100 sagardotegi baino gehiago aurkituko dituzu.

Txakolindegiak
400 hektarea mahasti baino gehiago, gure herriko ardorik ospetsuena ekoizteko soilik.