Michelin izarrak

Mundu mailako aintzatespena

Donostia da biztanleko Michelin izar gehien dituen hirietako bat planeta osoan: 18 guztira. Horiek guztiek gure gastronomiaren maila gorena berresten dute, eta eskura dituzu urteko egun guztietan.

Akelarre, Pedro Subijana

Akelarre, Pedro Subijana

Igeldo mendiaren hegalean dago Pedro Subijana sukaldariaren Akelarre jatetxea, itsasorantz ematen duen leku pribilegiatu batean. Euskal Sukaldaritza Berriaren erreferentzietako bat da Subijana. Hiru Michelin izar ditu, bai eta berriki zabaldutako hotel bat ere.
Arzak, Juan Mari Arzak

Arzak, Juan Mari Arzak

Ehun urtetik gorako etxe batean dago Arzak jatetxea. Juan Mari Arzaken aitona-amonekin hasi zen jatetxe horren historia, haiek eraiki baitzuten etxe hori 1897an.
Martin Berasategui

Martin Berasategui

Donostiatik 7 kilometrora dago Martín Berasateguiren jatetxea, natura bete-betean. Jatetxe hori 1993an hau inauguratu zenean hasi zen sukaldari handi honen kondaira, mundu osoan Michelin izar gehien dituen hirugarrena.
No hay imagen

Amelia

Amelia Villa Favorita hotelean dago, Kontxako badian. Toki intimo horretan, sormenaz gozatu ahalko duzu, sasoiko dastatze menu bikain batekin egokituta.
Plato estrella de Mugaritz: huevo roto con yema helada y flores blancas.

Mugaritz, Andoni Aduriz

Mugaritz 1998an jarri zen martxan, eta bi Michelin izar ditu 2006tik. Natura bete-betean dago, Astigarraga eta Errenteria artean, eta tradizioa eta abangoardiako sukaldaritza uztartzen ditu.
Alameda

Alameda

Hiru anaia dira Alameda jatetxearen buru, zeinak urte baino gehiago baitaramatza Michelin izar batekin. Bidasoa eskualdea aparteko lurralde gastronomikoa da, eta Alamedak ezin hobeto lantzen ditu bertako produktuak.
No hay imagen

Ama Tolosa

Tolosan dagoen jatetxe horrek Javier Rivero eta Gorka Rico sukaldariak ditu buru, eta Tolosaldeko produkturik onenak eskaintzen ditu. Azoka sukaldaritzaren eta euskal ekoizleen talentuaren aldeko apustua.
Elkano, Aitor Arregui

Elkano, Aitor Arregui

Elkano familia jatetxe bat da, 1964an Getarian sortua, eta parrillan erretako arrainak eta itsaskiak dira hango espezialitatea. Kartan produktu freskoak eta sasoikoak aurki ditzakezu.
No hay imagen

Kokotxa

Jatetxe hori Donostiako Parte Zaharrean dago, portuaren ondoan. Sukaldaritza proposamen bikainaz ez ezik, hiriaren bihotzaren ikuspegi zoragarriez ere goza dezakezu bertan.
No hay imagen

Zelai Txiki, Eva Hernández y Juan Carlos Caro

Hogei urte baino gehiago dira Eva Hernández eta Juan Carlos Caro Zelai Txiki jatetxean hasi zirela ehun urteko baserri batean, Ulia mendiaren magalean. Hamar urtez gogotik lan egin ondotik, atsedenaldi bat hartzea erabaki zuten, baina berriro goza dezakezu haien sukaldeaz.

Ikusi gure sukaldariek zer azoka eta gourmet dendatan erosten duten