Pintxotan

Goi mailako sukaldaritza, hiru mokadutan

Pintxoaren munduko hiriburuan, sukaldaritza ibilbide bat diseina dezakezu, produktu horiek askatasun osoz dastatzeko. Jarraitu gure gomendioei, eta jarri arreta esperientziaz gozatzean!

Artea miniaturan
Donostiako sukaldaritzaren elementu bereizgarri hori, sortu zenean, ogi xerra soil bat zen, eta janari errazio bat jartzen zen haren gainean, edozein eratakoa. Gaur egun, halakoxe sofistikazioa lortu du, ezen goi mailako sukaldari askok erabiltzen baitituzte beren sormena eta zapore bizienak zabaltzeko.

Pintxo tabernak

Hauek dira gure pintxo taberna onenak, zein bere estilo eta espezialitatearekin. Apuntatu agendan!

Sartu Donostiako kaleetan, eta ikasi gure gastronomiaren sekretuak gure adituek gomendatutako bost pintxo dastatuz