Txakolina edo txakolindegiak

Ezagutu txakolinaren sekretuak

Txakolina da gure gastronomiaren enbaxadore handienetako bat. Ardo zuri sofistikatu bat, freskotasun zoragarria duena eta munduko mahairik zorrotzenak konkistatzen dituena. Aia, Zarautz, Getaria eta Hondarribiko upeltegietatik ibilbide bat eginda —hantxe ekoizten baita txakolin gehiena Gipuzkoan—, fruta gustuko ardo gazte horren sekretuak ezagutuko dituzu.

Txakolinaren ibilbidea
Ezagutu Getariako Txakolina jatorri deitura duten txakolin mahastien eskualdea. Mahastiz inguratuta, ikasi txakolina egiteko prozesuaren sekretu guztiak. Zain izango gaituzu!

Getariako Txakolina

Getariako Txakolina jatorri deitura duen ardoa Gipuzkoako kostaldean ekoizten da gehienbat, eta 433 hektarea mahasti baino gehiago ditu. Ondarrabi Zuri izeneko barietatea erabiltzen da nagusiki Getariako Txakolina egiteko (mahats zuria). Ardo zuria da, gaztea eta fruta gustukoa. Graduazio neurritsua du (9,5º eta 11,5º artekoa); kolore hori zurbila izan ohi du, eta zitrikoen, belarren eta loreen usain bizia izaten du. Oso erraz edaten da.
Jatorriz, baserrietan ekoizten zen eskuz, eta, zenbait dokumentuk erakusten dutenez, XVI. mendearen hasieratik behintzat merkaturatzen zen Gipuzkoan. Mahatsa irailaren amaieran edo urriaren hasieran biltzen da, mahats lukuak heltze puntu onenera eta azukreen eta azidotasunaren arteko orekara iristen direnean.
Txakolinak bikain laguntzen die arrain eta itsaskiei. Antxoa gaziekin eta oliotan kontserbatutako hegaluzearekin probatzea gomendatzen da. Halaxe eskaintzen dute Getariako Txakolina egiten duten txakolindegiek bisitetan.

Getaria tierra de viñedos y txakoli

Ezagutu txakolindegi onenak

Gure txakolindegirik onenetara joatea da txakolina probatzeko modurik onena; hantxe lantzen dute kalitate handieneko lehengaia, eta jatetxe ospetsuenak hornitzen dituzte.