Euskal hitzak beste hizkuntzetan

Egilea San Sebastián Turismo

Eragin al du euskarak atzerriko hizkuntza handietan?

Mundu osoko bisitariak heltzen dira Donostiara eta, haiekin batera, gure belarrietara exotikoak diren hizkuntzak. Hizkuntza horietako batzuetatik maileguak hartzen ditu gure etxeko euskarak, hala nola, Internet, wifi… eta, alderantziz? eragin al du euskarak atzerriko hizkuntza handietan?

Ilunabarra Sagueseko harresitik, Zurriola hondartzan

Hitzak hizkuntza batetik bestera bidaiatzea beti gertatu den gauza da. Esate baterako, latinak Erromaren mendean zeuden lurralde guztietako hitzak bereganatu zituen, eta aldi berean zabaldu inperio osoan.

Gaur egun, munduko hizkuntza askotatik hartzen dira hitzak maileguan eta hizkuntza askotara igarotzen. Hitzak hartzen dizkiogu ingelesari, frantsesari, gaztelaniari… baina baita guretzat exotikoak diren japoniera eta txinerari ere.

Hitzak elkarri hartze horretan, badira euskaratik beste hizkuntzatara igaro direnak, ezagutu nahi al dituzu?

Txistorra sukaldatzen San Tomaseko ferian, abenduaren 21ean 

Gaztelaniak euskarari hartu dizkion hitzen artean:

– Chatarra euskarazko zatar hitzetik dator, berez “oihal zaharra” esan nahi duena. Hortik seguruena “botatzeko den edozer” esanahia hartuko zuen gaztelaniaz.

– Chistorra euskarazko txistor hitzetik dator, hau da, lukainka. cococha, kokotxa ere idatzia, kokots hitzetik dator, berez ezpainpeko zatia adierazten duena.

– Izquierda, euskarazko ezker hitzetik hartu zuen.

– Órdago, musean erabiltzen den hitza da, euskarazko “hor dago” esalditik datorrena.

Pottoka

Frantsesez euskaratik hartutako hitzak gutxi dira, baina…

…azken aldian kopurua handitzen ari da Euskal Herriko gaiak aipatzean nahitaez euskal hitzak irristatzen baitira, hala nola, abertzale, ikastola, pelotari, chacoli…

Horiez gain, badaude ere hemen hain ezagunak ez diren beste batzuk:

– Orignal, Kanadako altzea izendatzeko erabiltzen da, eta hitz hori euskarazko orein hitzetik dator.

– Pottok, euskarazko pottoka hitzetik hartua, Euskal Herriko zaldi txikia da.

– Axoa, Lapurdiko plater ezaguna da, zekor haragiarekin eta barazkiekin prestatzen dena.

– Piperrade, beste euskal plater baten izenetik hartua, piperrekin prestatzen baita.

Horiez gain, euskal deituretatik sortutako hitzak ere badaude, hala nola, silhouette, frantsesetik beste hizkuntza askotara igaro dena, eta Ziloeta izeneko Biarrizko etxean jatorria zuen Étienne de Silhouette-ri zor zaiona. Bestalde, daguerreotype izeneko aparailua, euskal jatorriko Louis Daguerre asmatzailearen lana izan zen.

“Jai-Alai” 

Ingelesak ere baditu euskal jatorriko hitz gutxi batzuk:

– bilbo: es un tipo de espada que Shakespeare mencionó en Hamlet.

– by jingo (jingoism): se cree que esa expresión antigua proviene de la palabra “jainko” (dios) en euskera.

– Jai Alai: es el nombre creado para referirse a la cesta punta, al parecer un término acuñado por Serafin Baroja jugando con las palabras “High Life”. Esta palabra ha estado muy extendida en Estados Unidos gracias a sus frontones.