Lilatoia, emakume guztiok bat!

Egilea San Sebastián Turismo

Lilatoia prest! Atlético San Sebastián Klubak berdintasuna aldarrikatzeko antolatutako emakumezkoen lasterketa da Lilatoia

Ez da lasterketa hutsa

Agendan hurrengo data gorde: Otsailaren 23a, igandea, goizeko 09:30etik… gorputzak eusten dion arte! Izan ere, Lilatoia, maila guztietarako herri-lasterketa izateaz gain (5 km-ko ibilbide laua da), emakumeari ikusgarritasuna eman nahi dio espazio publikoan.

Bazenekien hasieran, 1990ean, 130 emakumek parte hartu zutela eta gaur egun 6000 inguru direla? Gazteok eta helduok, denok batera korrika. Gainera, aurten, bigarren urtez, handbikean ere egin ahal izango da.

Ilusio kutsakorra

Arrazoi askorengatik ezin duzu galdu kirol-hitzordu hau. Giroa ziurtatuta dago batukadaren erritmoaz eta parte-hartzaileen ilusioa kutsakorra da. Era berean, lasterketa berezia da Donostiako zati politenetako batzuk zeharkatzen direlako, hiriko leku enblematiko batean hasi eta amaitzen den ibilbide zirkularrean, Bulebarrean, alegia.

Aitzakirik ez

Animatzen? Hurbil zaitez otsailaren 23an Donostiako erdigunera eta lilaz hiria tindatu. Zatoz gogoa eta ilusioa partekatzera. Nahiz eta korrika egitea oso gustukoa ez izan, aitzakiarik ez duzu! Korrika egitera etorri ezean, korrikalariak animatu ditzakezu. Lasterketa hau guztiona da!