Inauteri-garaia

Egilea San Sebastián Turismo

Eman diezaiogun ongietorria Donostiako maskaradako protagonista den Momo Jainkosari, hiria alaitasunez txarangen erritmoan zeharkatuko dituzten karrozez inguraturik.

Interesgarria zuretzat

Badatoz Donostiako inauteriak!

Konpartsak Donostian

Txiki eta handi, donostiar guztiek parte hartzen dute konpartsatan, asteburuan hiria zeharkatuz eta dantzaz eta dibertsioz betez. Aurretik landutako nahiz azkeneko unean inprobisatutako mozorroek emango diote kolorea hiriari. Aurten 24 konpartsek desfilatuko dute hiriko kaleetan

Jaiaren Jatorria

Donostiako inauterien lehen aztarnak 1814koak dira; orduan, ikasle, lagun eta artisau-gremioek bat egin eta festa hau sortu zuten. 1924an ospakizunak modu pribatuan egin behar izan ziren, jokoa debekatzen zuen dekretua tarteko. 1978an CATek eta aisialdiko taldeek ihauteriak ospatzeko ohitura berreskuratu zuten.

Sardinaren Erreketa

Ospakizun handi hau sardinaren erreketarekin batera amaituko da: dolu-segizioak arrainarengatik negar egingo du, bere izate baketsua errauts bihurtu arte.