Badator San Sebastian eguna!

Egilea San Sebastián Turismo

Bagera…! Gu ere bai…! Gu beti pozez, beti alai

Danborrada da urtero, urtarrilaren 20an, Donostiak bere patroiaren eguna ospatzen duen festa. Danborradaren edo San Sebastian egunaren jatorria 1836an koka dezakegu. Donostiako inauteriaren konpartsa gisa sortu zen eta, handik gutxira, hiriko kaleak zeharkatuz patroiaren eguna ospatzeko tradizio bihurtzen hasi zen. 

Interesgarria zuretzat

LEHIAKETA: Frogatu zenbat dakizun Donostiako Danborradaren inguuruan. Parte hartu!
Oinarriak
San Sebastian egunean, ia ezinezkoa da Donostiako kaleetan danborradaren bat ez ikustea; izan ere, 147 konpainia baino gehiagok (20-50 danbor eta 50-100 barril inguruk osatzen dituzte, eta musika-banda bat, banderadunak eta kantinerak joaten dira haiekin batera) hiriari bizitza ematen diote haien abesti eta dantzekin.
Festa 00:00etan hasten da Konstituzio plazan hiriko bandera igotzearekin batera, eta hilaren 20ko 24:00ak arte jarraitzen du, toki berean bandera jaisten dutenean. Danborradako konpainiek haien danbor eta barrilekin interpretatzen dituzte Sarriegiren melodiak, eta egun osoan egoten dira hirian entzungai.

Danborradaren alaitasuna bueltan da!

Urtarrilaren 20an, berriz ere, bandera igoera eta jaitsiera egingo dira, eta helduen konpainiek ere gure kaleetan desfilatuko dute.
Gainera, Sarriegiren doinuak modu berezian entzungo dira eguerdian desfilatuko duten haurren danborraden eskutik.

Animatu gurekin batera abestera!

Hona hemen jatorrizko letra abesteko aukera izan dezazuen. Ez dio axola Donostian edo munduko beste edozein txokoren batean zaudeten! Gozen denak abestera: 
Bagera…!
gu ere bai!
gu beti pozez,
beti alai
Sebastian bat bada zeruan
Donostia bat bakarra munduan
Hura da santua eta hau da herria
Horra zer den gure Donostia
(H)irutxuloko,

Gaztelupeko
Joxe Maritar zahar eta gazte. (berriz)
Kalerik kale
danborra joaz
Humore ona zabaltzen hor dihoaz,
Joxe Mari! Gaurtandik gerora penak zokora!
festara!
dantzara!
donostiarrei oihu egitera gatoz
pozaldiz
ihauteriak datoz! (berriz) Bagera…!
gu ere bai!
gu beti pozez,
beti ala
¡Somos!
nosotros también
nosotros siempre contentos,
¡siempre alegres!
Hay un Sebastián en el cielo
un único Donostia en el mundo
ese es el santo y éste es el pueblo
¡He ahí lo que es nuestro Donostia!
De Irutxulo,

de Gaztelupe
Joxemari viejo y joven
Joxemari viejo y joven
de calle en calle
tocando el tambor
allí van extendiendo el buen humor
¡Joxemari! De hoy en adelante las penas fuera
¡A la fiesta!
¡A bailar!
Venimos a llamar a los donostiarras
¡Contentos!
¡Vienen los Carnavales!¡Somos!
nosotros también
nosotros siempre contentos,
¡siempre alegres!