Parke eta lorategiak
Hiri berde eta jasangarria
Donostiak hiri berdegune asko ditu, erraz iristeko modukoak eta edertasun handikoak. Gure parkeak eta lorategiak hiriaren birika berdeak dira, eta bikain erakusten dute jasangarritasunaren aldeko gure apustu irmoa. Orotara 20 parke ikusgarri dauzkagu hiri osoan banaturik.

Cristina Enea
Hiriko parkerik handiena eta basotsuena da. 2007an berritu zuten, eta Mandasko dukearen garai bateko jauregia dago barruan.

Miramar jauregiaren lorategiak
Miramar jauregiaren parean lorategi zoragarriak daude, lore zentroz eta arbola txikiz apainduta, sekulako hondo ikusgarriarekin: Kontxako badia.

Aieteko parkea
Parke honen zatirik ezagunena jauregitik gertuen dagoena da, baina merezi du txoko guztiak zeharkatzea eta patxadaz gozatzea inguruotako fauna eta floraz.

Miramongo parkea
Hiriko parkerik zabalenetako bat da, Arbideko dorreen magalean kokatua. Pasabide goratu bat du, parkeko espazio guztiak miatu ahal izateko.

Ametzagaina parkea
Lau sarbide ditu, bai eta bidegorri luze-zabal bat ere, gurpil gainean bisitatzeko. Baditu, orobat, atsedenlekuak eta haurrentzako jolasguneak ere.

Alderdi Eder
Lorategi honetatik, hiriko argazki tipikoenetako bat egin ahalko duzu: udaletxearen fatxada, hondoan Kontxako badia duela.

Plaza Gipuzkoa
Plazaren erdian dauden lorategiak eta bideak topaleku eta atsedenleku dira donostiar askorentzat.

Parque de la Memoria
Ekialdeko lorategi tradizionaletan inspiratuta, espazio hau bizikidetzaren, errespetuaren eta bakearen benetako sinbolo bihurtu da.

Parque de Puio
Hiriko eta itsasoko ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, haurrentzako jolasgunea ere badu parke honek.

Artikutza
Nafarroako lurretan dagoen baso magiko hau Donostiakoa da. Bere historia interesgarria ezagutu eta naturaz egoera puruan gozatzen du.