Parke eta lorategiak

Aieteko parkea

Noblea eta handientsua. Halakoxea da Aieteko jauregia. Hiria inguratzen duten mendixketako batean dago eta lorategi ikusgarriak eta, jakina, bertako jauregia, ditu bereizgarri.

Bere hormak hainbat pertsonaia aristokratikoren joan-etorrien lekuko izan ziren. Bertan, esaterako, Isabel II.a erregina, Ingalaterrako Victoria Erregina, Maria Kristina erregina eta Alfontso XIII.a erregea bizi izan ziren hainbat udatan, jauregia udako bizileku hartuta. Orain dela gutxi, berriz, kultur etxe bihurtu dute, eta sorkuntza-jardueraz gainezka dago.
Pierre Ducassek diseinatu zituen lorategiak, eta, bertan, erromantizismo handiko urmaelak daude. Tokia ezin egokiagoa da bisitariak eguneroko errealitatea une batez ahaz dezan.