Parke eta lorategiak
Artikutza
Artikutza Goizueta (Nafarroa) udalerriaren zati da. Gutxi gorabehera 3.700 ha-ko azalera du eta 30 km inguruko perimetroa. Oiartzunekin, Lesakarekin, Arantzarekin, Zubietarekin eta Beintza-Labaienekin egiten du muga. Inguruan, mendi-zirku bat du. Hauexek dira horien gailur nagusiak: Bianditz (841 m ) Izu (829 m), Arainburu(1.054 m), Loitzate (1.046 m) eta Altueta (654 m).

Donostiako Udalak Artikutza onibarra erosi zuen 1919an; izan ere, urte batzuk lehenago, hainbat pertsona hil ziren sukar tifoideek jota, eta udalak jakin zuen Artikutzatik Donostia hornitzeko zetorren urak eragin zuela gaixotasuna. Onibarra erosita, udalak hodi- eta ubide-sare zabala egin zuen, iturburu guztietako ura aprobetxatzeko; era berean, ura kutsa zezakeen jarduera oro debekatu zuen: baso-ustiategiak, meatze-ustiategiak eta azienda bertan ibiltzea. Horrez gain, jendea bertan sartzeko aukera mugatu zen eta onibarrean barrena barraiatuta zeuden baserriak (Elama, Goizarin, Egazki…) hustu egin ziren, bertakoak Artikutza auzora lekualdatuta. 2004. urtean, Artikutza Natura 2000 Sarean sartu zen (Europa-mailan babestutako Naturgune Babestuen Sarea, espezie jakin batzuk eta horien bizilekuak babestera bideratua) eta Nafarroako 42 GKLetako (Garrantzi komunitarioko lekua) bat da.
GI-3631 errepidea da hara doan bakarra. Oiartzunen (Gipuzkoa) hasten da eta 15 km egin ondoren, Bianditzeko mendatea igarotakoan, Artikutzako sarrerara (Eskas) iristen da. 6 km aurrerago dagoen Artikutza auzoraino motordun ibilgailuan jarraitu nahi izanez gero, aldez aurretik baimena eskatu behar da eta Eskasen zaintzaileari eman behar zaio. Autoa aparkalekuan utzita oinez sartu nahi dutenek ez dute baimenik behar.

Te puede interesar
El camino de Donostia al Parque Natural de Artikutza está lleno de poblaciones y espacios naturales con un encanto especial. Pequeños desvíos te acercarán al famoso puerto de Pasaia o al célebre centro histórico de Oiartzun. También puedes disfrutar de las espectaculares vistas panorámicas del Parque Natural de las Peñas de Aya.